Onintza Enbeita
BIRA

Tabua

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Nerabezaroan asko kostatzen zitzaigun hilerokoaz hitz egitea. «Hori» daukat, esaten genion elkarri belarrira komunera binaka joaten ginenean. Gero, konturatu ginen, lanean edo bileretan edo taldean edo soziedadeko afarietan biltzen ginenean erantzun txarren bat ematen bagenuen, normaltzat hartu beharko genuela ea hilerokoarekin gauden edo ez galdetzea. Eta ez, hori ez zen hilero gertatzen zitzaigun zerbaitez natural hitz egiteko modua; zapaltzeko modu bat baizik. Gertatzen zitzaiguna, eta oraindik zaiguna, zerbait txarra dela esateko modu sutil eta hedatu bat. Poza ematen dit orain neska gazteek hilerokoari bertsoak botatzen dizkiotela entzuteak. Munduaren erdiari haren bizitzaren zati luze batean hilero gertatzen zaion zerbait da hilerokoa. Gaiak unibertsala izan behar luke, baina orain arte behintzat, ez da izan.

Orain, titiek lurrera begiratzeko joera hartu didaten honetan, hilerokoa desagertuko zaidan egunaz pentsatzen hasi naiz. Harrigarria da, baina hilerokoaz baino ere gutxiago idatzi da menopausiaz. Munduaren erdiari bagina lehortuko zaigu, berotasunak hartuko gaitu bat-batean, larrutarako gogoa aldatu egingo zaigu, gure hormonen funtzionamendua irauli egingo da... baina dirudienez, ez da interesantea munduaren erdi honi gertatzen zaionaz hitz egitea eta ikastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.