Onintza Enbeita.
BIRA

Bainujantzia

2020ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Erromatarren garaiko mosaikoetan haren antzerako arropak agertu izan dira, baina bikinia bera, gaur ezagutzen dugun moduan, 1946ko uztailaren 5ean aurkeztu zuten. Nahikoa buruko min izan zituen Louis Reardek hura jantzita jendearen aurrean agertuko zen modelo bat aurkitzeko. 1960ko hamarkadaren hasieran, ostera, Brigitte Bardot eta Marilyn Monroe pieza biko bainujantziarekin agertu ziren Kalifornia edo Saint Tropezeko hondartzetan egindako argazkietan, eta egungo modaren munduan pieza maitea da bikinia.

Hala ere, lotsa pasatuta nago ni jendearen aurrean tripa bistan jartzerakoan, eta dendara bikinia erostera joan izan naizenetako batzuetan, entzunda nago nirearen moduko gorputzetan hobeto gelditzen dela pieza bakarreko bainujantzia. «Disimulatu» egiten ei du. Baratzean sujetadore eta kulero bistan ibili izan naizenean, ordea, bikinia janztea hobeto nukeela esan didate. Ez dut oso ondo ulertzen kontua: erakusten dudana berdina baita. Honetan ere, pertzepzio sozialean dago kontua, jakina. Agian, horregatik litzateke errazagoa guztiok biluzik joatea hondartzara, inolako bainujantzirik gabe. Ez genuke ezer disimulatu beharrik izango, eta, bide batez, urak eta hondarrak kili-kili egingo ligukete komeni zaigun lekuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.