Onintza Enbeita.
BIRA

Makrojuizioa

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Beste bat. Beste makrojuizio bat. Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekiko elkartasuna zapuztu eta kriminalizatzeko asmatutako muntaia polizialaren ondorioa. Lasai gaudela ematen du, bakean gaudela ematen du, baina hemen ez dago bakerik. Piztiak ez du lorik egiten, eta askok hala pentsatzen bazuten ere, arazoa ez gara gu. Arazoa ez dira gaiztoak, arazoa ez dira ustez joko taula apurtu zutenak. Arazoa da euskaltasuna bera, espainolak ez izateko hautua, Espainiar Konstituzioari atxikimendurik ez izatea, gure herrian sinistea eta kanpoko estaturik ez onartzea. Arazoa da ez makurtzea, eta abokatuen bila etorri baziren, elkartasun sarearen kontra joan baziren, edonoren kontra joan daitezke. Fiskalak eskatzen dituen kartzela urteak zenbatzea ez du merezi. Gehiegi dira. Ez zaizkigu eskuetan kabitzen. Baina badira eskuetan kabitzen zaizkigun gauzak: pankartak, elkartasuna, maitasuna, kartelak, ekimenak, sormena. Erabil ditzagun horiek guztiak Amaiaren alde, IƱakoren alde, Ibonen alde eta hor dauden beste guztien alde. Presoak etxera ekartzeko konpromiso sendoa izan duen jendea dira. Alboanizan ditugu gure senide eta lagunak atxilotu eta torturatu dituztenean. Orain geure txanda da haiek bakarrik ez uzteko. Ez dugu presogehiagorik behar; ez dugu preso gehiagorik nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.