Albistea entzun

Mihi luzeak lehian dira jada

Hilaren 12an hasiko da ETB1 'Mihiluze' lehiaketa ematen: astelehenetik ostegunera, 21:30ean. Lehen grabaketak oso giro onean egiten ari dira, Miramongo estudioetan.
Ilaski Serrano eta Antton Telleria, <em>Mihiluze</em> lehiaketako aurkezleak.
Ilaski Serrano eta Antton Telleria, Mihiluze lehiaketako aurkezleak. ORIO PRODUKZIOAK Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko irailak 4 - Donostia

Hiru bikote lehiarako prest, Foruko (Bizkaia) barnetegikoak publikoan txaloka, eta Antton Telleria aurkezlea haiek zirikatzen. «Jolasten hastera goaz». Hala esan du Mihiluze lehiaketako aurkezle berriak —Kike Amonarrizen lekua beteko du—, Ilaski Serranoren alboan. Lehiakideetako bat Aizarnazabalgoa da (Gipuzkoa), eta haren asmoa Amonarriz ezagutzea dela adierazi du. Telleria umorez erantzuten ari zaio. Mihiluze-ko etapa berriko atalak Donostiako Miramongo egoitzan ari dira grabatzen. Hilaren 12tik aurrera ikusi ahalko da saioa, ETB1en, astelehenetik ostegunera, 21:30ean.

Platoaren bazter batean, Kike Amonarriz dago. Etapa berriaren garapenean parte hartu du, aholkulari gisa. Baina ez da argi geratu Aizarnazabalgo lehiakideak harekin topo egin ote duen.

2006tik 2013ra iraun zuen lehen etapan bezala, Orio Produkzioak ekoiztetxea ari da lehiaketa egiten. Xabier Zapirain da orain saioko zuzendaria. «Ilusio handiarekin bizi dugu Mihiluze berriro martxan jartzea», adierazi du. «Baina ardurarekin eta erantzunarekin ere bai, erronka handia da eta. Asko espero da, Mihiluze-k eragin handia izan baitzuen lehen etapan. Ezin diogu inori huts egin».

Grabaketa ez da hasi eta buka. Mozketak daude. «Markagailuak ondo al daude?», galdetu du Serranok. Mikro txiki batetik kontrolean dagoen Zapirainekin ari da berbetan. Arazo tekniko bat konpontzen ari diren bitartean, proba batean azaldu den kanta abesten hasi da Telleria: Akelarreren Magali.

Foruko euskara ikasleak gustura ari dira grabaketa ikusten. Luis Delgado errejidorearen aginduak zintzo betetzen dituzte: txalo egin behar denean txalo, eta «Oooooo!» egin behar denean ere, halaxe.

Telleriak labur kantatzen ditu zenbait probatako kanten errepikak. Halako batean, Maixa eta Ixiarren Bexamela-rekin jarri da. Eta publikoko batzuekin hasi da berriketan, ea nor den trebeena etxean kozinatzen.

«Egun intentsoak izan dira lehenengoak», aitortu du Telleriak. «Lur hartzetik platoan mekanismoak barneratzera pasatu gara», esan du lehiaketako aurkezle berriak. «Ilaski eta bion arteko harremana martxan jarri behar zen, eta harro gaude bikotea egina dagoelako». Serranok ez dio kontra egin: «Telleriak eta biok hamar segundoan jakin dugu oso ondo konponduko ginela. Elkar ulertze totala izan da. Helburu komuna dugu, eta zoragarri doa dena».

Sare sozialetan ere bai

Lehiaketaren bigarren etapako berrikuntzen artean, bestalde, platoa dago. Argiztapena ez da nolanahikoa: foku ugari. Lehiakideen azpian, mahai-pantaila digital handi bat dago, eta han ageri dira bakoitzak dituen puntuak. Proben artean, sokatira berezi bat dago bi bikoteren artean: galderak asmatzen ez dituztenek puntuak galtzen dituzte, eta kultura orokorreko jakintzak agerian gelditzen dira lehia horretan.

Zapirainek esan du ari dela jendea izena ematen. «Baina guretzat garrantzitsua da aniztasuna lortzea, bai lurraldetasunaren aldetik, bai generoaren ikuspegitik. Profil desberdinetako lehiakideen bila gabiltza».

Platoko lehiakideen parte hartzeaz gain, programak herritarrekin jolastu nahi du. «Interneteko sare sozialetan ekarpen handia egin nahi dugu, bi noranzkotan: edukiak eskainiz, eta guk haien aldetik gauzak jasoz. Euskararekin jolasteko edozein eduki jaso nahiko genuke, baita umorearekin zerikusia dutenak», azaldu du saioko zuzendariak.

Serranok ere animatu nahi du jendea Mihiluze-ra joatera. «Merezi du telebistan elkargune bat izatea, jolastea, eta denok aktibo egon behar dugu». Telleriak iragarri du probak «oso erakargarriak» direla: lagun batzuei azaldu zizkien, eta berehala jarri ziren denak jolasten.

Azken proban, zakua irabazteko aukera izan du bikote finalistak. Azken txaloak. Fokuak itzali dira. Publikoko euskara ikasleak, aurkezleak eta lehiakideak argazki bat ateratzeko elkartu dira. Halakoa da Mihiluze familia.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.
 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...