SOSLAIA. Fernando Lopetegi
Kirol errealizadore berritzailea

ETBko pilota partiden emankizunetan teknikari garrantzitsurik baldin badago, hori Fernando Lopetegi (Eibar, Gipuzkoa, 1958) izan da. ETBren sorreran parte hartu, eta lehen urtean kamerari jardun bazuen ere, hartaz geroztik kiroletako errealizadore lanetan jardun izan du. Erretiroa hartu duen arte.
Ikusi gehiago: Fernando Lopetegi: «Hiru minutuko etenaldiek min egiten digute, ikuslea besaulkitik altxatu eta joan egiten da»
37 urtez aritu da Lopetegi ETBko pilota partidetako irudiak gobernatzen, eta hark berritu du kirola telebistan. Kameren kokalekua, hormen kolorea, argiztapena eta pilota emankizunen gaineko osagai gehienetan berrikuntza ekarri du Lopetegik. Ez pilotan bakarrik: herri kiroletan, futbolean, arraunean eta beste kirol ugaritan aritu izan da. 1990etik 2019ra, kiroletako arlo artistikoaren arduraduna izan zen. Hark jarri zuen lehen aldiz kamera txiki bat traineru batean, 1987ko Kontxan. Artzain txakur txapelketetan, berriz, droneak erabiltzen hasi zen. Lan «kutuntzat» du Kuban egindako bat: 1991ko Joko Panamerikarrak.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.