Onintza Enbeita.
BIRA

Inspekzioa

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Ez nuen sekula pentsatuko. Kultura segurua dela aldarrikatzen ari gara aspaldion, baina kultura ere zainduta dago. Pandemia garaiak eskatzen dituen neurriak bete egin behar dira. Seguru dakit orain arte bete egin direla, baina orain segurtasun agenteak etortzen dira saioetara. Agian, ez dira beti etorriko, baina orain badakigu etorri daitezkeela.

Ez dut nik esango ezarritako neurriak betetzeko ez direnik. Eta seguruenetik, isunik edo agintaririk ez balego, ez genituzke asko bete ere egingo. Baina ari gara. Ari gara talde txikietan, ari gara aforoak zaintzen, ari gara maskararekin hitzaldiak ematen, ari gara behar genukeen baino diru gutxiagorekin irauten, ari gara maite dugun jendea ikusi gabe eusten, ari gara bizitzeak oraindik merezi duela pentsatzen, ari gara eskubideak murriztu dizkigutela isiltzen...

Eta pandemia kudeatu ez ezik, gure osasuna zaindu behar luketenak, ari dira gu zelatatzen. Onak garen edo ez garen erabakitzen. Hemendik aurrera ze eskubide debekatuko zaigun edo zein bueltatuko zaigun mehatxatzen. Eta ez da justua. Nik ere inspekzioa pasatu nahi nieke dekretuei, erabakiei eta gure bizitza inspekzionatu nahi dutenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.