Onintza Enbeita.
BIRA

Bidegorria II

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Dena kudeatzen dute beraien kortijoa balitz bezala. Hala esaten zuen gure lagun batek EAJri buruz. Argentinatik etorri zen Euskal Herrira, eta burua politikoki kokatzea zaila egiten zitzaiola esaten zuen. Hala ere, beti esaten zigun gauza bera: hemen dena kudeatzen da EAJren kortijoa balitz bezala. Eta dena esaten zuenean guztiaz ari zen: azpiegiturak, osasun sistema publikoa, telebista publikoa, instituzioak, kultura… barre egiten nion askotan bere esateko moduagatik, baina arrazoia ematea baino ez zitzaidan gelditzen sarritan. Aste honetan lagun argentinarraz gogoratu naiz, ezinbestean.

Izan ere, guztion diruarekin zentzurik ez daukan azpiegitura bat egiten hastea erraza da: zuk ez duzu ezer arriskatzen, kontra daudenak gutxietsi egiten dituzu eta boterea mantentzeko beharrezko dituzun lagunen artean banatzen duzu ustez beharrezkoa zen azpiegitura hori egiteko guztion poltsikotik hartu duzun dirua. Eta nola dirua ez den zurea, eta nola ez duzun erabili zure izenean, guztiona behar omen lukeen instituzio batenean baino, gauzak gaizki ateratzen direnean ez daukazu ezeren ardurarik. Irratira joan, egin duzunak ezertarako ez duela balio esan, eta kito. Eta horrela gauza guztiekin, eta harrigarria badirudi ere, jende askoren onespenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.