Filosofiari buruzko solasaldi bat bihar Azkuna zentroan

2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hilaren 9an abiatu zen Loraldia jaialdia, Mailua gara! lelopean. Igandera arte, baina, beste hainbat ekitaldi egingo dituzte Bilbon. Tartean, Filosofia saiakeran eta fikzioan solasaldia, bihar; Mauriziak ez dau inor hil proposamena, etzi; eta Tetuan dokumentalaren emanaldia, ostiralean.

Hala ere, asteburuan borobilduko dute egitaraua: larunbatean, Loraldia Terminala egingo dute, gazte sormenari eremua zabaltzeko asmoz; eta igandean, geroari begira jarriko dira: Danele Sarriugartek sortutako Popperra, afterra, utopia testua abiapuntu hartuta, idazlea, Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi bertsolariak, eta Miren Narbaiza musikaria elkartuko ditu ekitaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.