Albistea entzun

Koronabirusa

Tolosalderako ospitale publikoa eskatu dute

Manifestazio bat egin dute Tolosan, Asuncion klinikako agerraldia «kudeaketa ereduaren» eta «kontrolik ezaren» ondorio dela salatzeko
Herritar talde batek eta langile talde batek deitutako manifestazioa, atzo, Tolosa zeharkatzen.
Herritar talde batek eta langile talde batek deitutako manifestazioa, atzo, Tolosa zeharkatzen. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ane Eslava -

2020ko urriak 18

Osasun sistema publikoaren aldeko aldarria ez da berria Tolosaldean (Gipuzkoa), baina azken egunetan Asuncion klinikan 42 COVID-19 kasu atzeman izanak eta ospitalea itxi behar izanak areagotu egin dituzte kezka eta haserrea. Atzo, hainbat herritar eta langilek deitutako protesta jendetsu batek Tolosa erdigunea zeharkatu zuen, «kalitatezko osasun zerbitzu publikoa» eskatzeko.

Asuncion klinika pribatua da, baina, Osakidetzarekin duen hitzarmen baten bidez, zerbitzu publikoa eskaintzen du. Tolosaldeko, Andoaingo eta Legorretako bizilagunak artatzen dituzte han; horietako asko, ordea, ez daude eredu horrekin ados.

Atzoko protestan, «kudeaketa eredu pribatizatuari eta osasun sistema kaskarrari» egotzi zizkieten klinikan izandako kutsatzeak. Manifestarien esanetan, «ez da kasualitatea» agerraldia Asuncion klinikan gertatu izana. «Asuncion klinikaren itxiera Tolosaldeko osasun zerbitzu eskasaren ondorio da: administrazio publikoak klinikarekiko duen esku hartze eta kontrolik ezaren ondorio. Urteetako murrizketen politikaren ondorioak azaleratu ditu pandemiak», adierazi zuten manifestazioaren amaieran. Tolosan gertatutakoa «beste inon» gertatu gabekoa dela salatu zuen, eta «gainerako eskualdeen pareko» izan nahi dutela adierazi zuten.

ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak ere izan ziren protestan, eta antzeko aldarriak plazaratu zituzten. ELAko Marian Etxeberriak azpimarratu zuen Tolosaldeak ere behar duela eskualdeko ospitalea, «gainerakoek bezala». LABeko Marian Etxeberriak, berriz, sistema publikoaren garrantzia nabarmendu zuen: «Aspalditik ari gara publiko egiteko eskatzen».

Kokaleku bila

Eskualdeko udal gehienek babestu zuten manifestazioa; ez, ordea, Tolosakoak. Olatz Peon alkateak ohar batean adierazi zuen kasuen gorakadak ez duela zerikusirik klinikaren kudeaketa ereduarekin. Hala eta guztiz ere, gertatutakoaren «arrazoiak aztertuko dituztela» eta Eusko Jaurlaritzari «neurri gehiago exijituko» dizkietela ziurtatu zuen, eta iragarri zuen dagoeneko ari direla ospitale publikoarentzako kokaleku baten bila. Osasun Sailarekin bilera bat egingo dute «aurki».

Iragarpen horrekin pozik agertu ziren manifestariak, baina udalari galdetu zioten zergatik, eskualdeko osasun arreta «ezin hobea» dela defendatzen aritu ondoren, bat-batean, ospitalea eraikitzearen alde egin duen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader, atzo egin zuten agerraldian, Onkologikoaren aurrean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Arta «integralaren» eskean

Arantxa Iraola

Onkologikoko pazienteek eratutako elkarte bat plazara atera da; kezkatuta daude zentroan gaixoen arretak izan duen «bilakaeraz». Manifestazio bat egingo dute langileekin batera, hilaren 15ean
Euskararen Egunaren harira Elgoibarren 2015ean eginiko egitasmo bat. ©BARREN.EUS

Aterki bat euskaltzaletasunari

Julen Aperribai

Euskara elkarteen baturatik sortu bazen ere, mugimendu izaera hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak 2012an. 25. urteurrena ospatuko du gaur Donostian, gaurko erronketan begia jarrita

45 minututik bost ordura

A. Iraola

Olatz Mercaderrek berriki jaso du arta Onkologikoan; ama 2012an zendu zitzaion, han arta jasota. Alde argiak ikusi ditu, pazienteen arreta egokiaren kalterako.
Emun kooperatibaren 25. urteurrenaren ekitaldia, atzo, Arrasaten. ©JON URBE / FOKU

Emun, 25 urte eraldaketan

Irati Urdalleta Lete

Emun kooperatibak 25. urteurreneko ekitaldia egin du Arrasaten. Eraldaketaren beharraz aritu dira, eta hura bizi edo eragin duten zenbait pertsonaren esperientziak bildu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...