Albistea entzun

Koronabirusa

Beste 371 kasu atzemanda, %5,5 da positibo tasa Hegoaldean

Araban izan ezik, lurralde guztietan hobera egin dute zenbakiek. Bezperan baino hamar ospitaleratze gutxiago egon ziren ostiralean

Juanma Gallego -

2021eko irailak 5

Pixkanaka eta gorabeherekin bada ere, hoberako joera nabaritzen ari da COVID-19ari lotutako positibo tasari dagokionez. Ezaguna da OME Osasunaren Mundu Erakundeak aspalditik langa %5ean duela jarria: izurria arrastoan sartzeko erreferentzia da hori. Egiten diren testetatik %5 baino gutxiago positibo izatea nahi dute, hain justu.

Mugarria gero eta gertuago agertzen ari da azken egunotan, joera errotzen den ala ez denborak esan beharko duen arren. Herenegun Hego Euskal Herriko osasun sistemek emandako datuen arabera, positibo tasa %5,5ean kokatu da. Izan ere, Osasunbideak eta Osakidetzak 6.688 diagnostiko proba egin zituzten. Horien ondorioz, Hegoaldeko osasun sistemek 371 positibo atzeman zituzten.

Lurraldez lurralde, datuak gutxi gorabehera biztanleriaren arabera lerrokatu ziren. Bizkaian atzeman zuten positibo gehien: 161 izan ziren. Gipuzkoan, berriz, 97 kasu aurkitu zituzten. Nafarroan 62 izan ziren, eta, Arabaren kasuan, 41. Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi ez diren lagunen artean beste hamar kasuren berri ere eman zuen.

Kasuen jaitsiera bereziki nabarmena izan da Nafarroan, egindako testen kopurua nahiko antzekoa izanda ere ostegunean baino 49 kasu gutxiago atzeman zituztelako ostiralean. Asteazkeneko datuekin alderatuz, ageriago ikusten da hobekuntza: egun horretan 139 izan ziren jasotako positiboak. Bizkaiko eta Gipuzkoako datuek maila apalagoan egin zuten hobera: 30 eta 15 kasu gutxiago, hurrenez hurren.

Araba izan da, ordea, kasu kopurua handitu duen lurralde bakarra, ostegunean baino lau positibo gehiago zenbatu zituztelako lurralde horretan.

Ospitaleetan ere, hobera

Erietxeetako egoerari dagokionez, datuek ere zertxobait hobera egin dute. Ospitaleratze berrietan beherakada nabarmena izan zen ostiralean: 35 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik; bezperan baino hamar lagun gutxiago, hain justu. Orotara, eta ostiraleko datuak abiapuntu hartuta, 372 paziente daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan gaitzaren ondorioz. Horietatik, 94k zainketa intentsiboen beharra dute. ZIUetan jaitsiera ez da hain nabarmena izan: ostegunean baino bi eri gutxiago dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ikasleak euskararen aurkako erasoak salatzen, atzo, Donostian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Hezkuntza propioa eta euskalduna aldarrikatu dute kalean

Irati Urdalleta Lete

Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHUko eta NUPeko euskara taldeek eta Ikamak deituta, manifestazioak egin dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan
EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ikasleek esan dute EHU dela Sarrikok hartutako erabakiaren erantzulea

Olatz Silva Rodrigo

Ekonomiako euskarazko ikasleei esan diete Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz egin beharko dutela. Hizkuntza urraketatzat jo dute
Euskarazko ikasketak aldarrikatzeko afixa bat, NUPen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Osasun Legearen erreforma aurrera atera du Txibitek, eztabaida itxi gabe

Ion Orzaiz

Aldeko 49 boto jaso ditu legeak, eta abstentzio bakarra: Ezkerrarena. SMN, LAB eta UGT sindikatuekin adostutako neurriak jasotzen ditu arauak. Auziari «azken unean» heldu izana egotzi diote gobernuari

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...