Albistea entzun

Galtzak janzteagatik baztertua

Emakume bati galarazi egin diote sokatira txapelketa batean parte hartzea Basauriko jaietan, ez zuelako gona jantzi nahi
Kuadrillak Basauriko San Fausto jaietan, artxiboko irudi batean.
Kuadrillak Basauriko San Fausto jaietan, artxiboko irudi batean. JON HERNAEZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2022ko urriak 16

Emakume batek salatu du joan den ostegunean Basauriko (Bizkaia) San Fausto jaietako kuadrillen arteko sokatira txapelketan parte hartzea galarazi ziotela jantzi ofizialeko gonaren ordez galtzak janzteagatik. Herriko kuadrillek adostutako arauek ezartzen dute lehiaketa horretan parte hartzen duten neskek gona jantzi behar dutela, eta gizonek, berriz, prakak eraman behar dituztela. Salaketa egin duen emakumeak, berriz, prakak jantzita parte hartu nahi zuen sokatiran, baina beste kuadrillako kideek ez zioten utzi.

Sare sozialen bidez eman du neskak gertatutakoaren berri. Azaldu du Itsaslapurrak kuadrillako kidea dela, eta aspalditik eskatu duela festetako sokatira lehiaketan ez behartzeko emakumeak gona janztera. Esan du berak galtzak jantzita parte hartu nahi zuela, gonarekin ez delako «identifikatuta sentitzen», eta kuadrillei eskatu ziela edozeini, sexua edo generoa gorabehera, jaietako ekitaldietan parte hartzeko aukera emateko, «jantzi ofiziala osorik jantzita, edota gona edo prakak jantzita».

Gertaera salatu duen neskak kontatu duenez, Herriko Taldeek ez zuten aintzat hartu eskaera kuadrillen elkarteko bileran. «Arauak legezko hutsune bat zuela esan zidaten, jantzi ofiziala jantzi behar zela jartzen baitzuen, eta kito, generoen eta sexuen arteko bereizketarik gabe. Baina, dirudienez, Herriko Taldeen hurrengo bileran gaia aipatu zen, eta sexuena zehaztu zuten, inori galdetu gabe eta kuadrilletan bozketarik egin gabe», salatu du.

Sokatiran parte hartzea galarazi ziotela erakusten duen bideoa eskegi du bere sare sozialetan, eta hor ikus daiteke beste kuadrillako kide batek ez ziola utzi galtzekin sokatira lehiaketan parte hartzen. Megafoniatik mezu hau entzun daiteke orduan: «Parte hartzaileek jantzi osoa eraman behar dute, maskulinoa zein femeninoa».

Biktimak salatu du «publikoki diskriminatu» dutela eta «eraso» egin diotela, eta gertatutakoagatik «amorrua eta ezintasuna» sentitzen dituela. Galtzekin parte hartzea eragotzi izana Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunerako Legearen aurka doala ohartarazi du, eta kasua Basauriko Emakumearen Etxera eraman du.

Herriko Taldeak, Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek, bestalde, ohar bidez gogoratu dute kuadrilla arteko sokatira txapelketaren arauak «aho batez» adostu zituztela. Janzkeraren auzia mahai gainean dagoen arren, «eztabaida luzeagoa» behar duela iritzi diote, eta jaien ostean aztertzea erabaki dute. Hala ere, ohartarazi dute kuadrillen ohiko jantziei eustearen aldekoak direla, «esentziari» eusteko modua delako eta «beste herriengandik bereizten» dituelako. Gaineratu dute sortutako polemika Basauriko jai ereduaren gaineko «ezjakintasunaren» isla dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

MHLI taldeko ikertzaileak eta Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, gaur, aldundian. ©JON URBE / FOKU

Euskal liburu asko zentsuratu zituzten Franco hil ostean ere

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Torrealdairen lanari «jarraipena» emanez, MHLI taldeak 1975. eta 1983. urteen arteko zentsurari buruzko liburu bat ondu du. Zentsoreen obsesioa «separatismoa» zela nabarmendu du Ana Gandara ikertzaileak.

Urkullu, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo / Foku

Urkulluk uste du euskararen aurkako epaiek ez dutela zalantzan jartzen hizkuntz politika

Iosu Alberdi

Urteko lehen kontrol saioa egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean. Osasun sistema publikoaren eta pribatuaren arteko harremana babestu du lehendakariak.

AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute ©Lezetxikiren Lagunak

Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTak ez duela «inolako kalterik eragin» Lezetxikin

Isabel Jaurena

Ekologistak Martxan taldeak erran du AHTaren obrek «haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari» kalte egin diotela.

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

Joxerra Senar

Ustekaberik ez zen izan atzo Nafarroako Parlamentuan, baina Mañerun «amorruz eta etsipenez» hartu dute albistea, euren nahiari jaramonik ez dietelako egin Navarra Sumak eta PSNk. Alkateak salatu du «bigarren mailako herritar» sentitzen direla.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...