Koronabirusa

Kutsatuen kopurua behera eta behera ari da Hegoaldean

Beste 365 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 29 gutxiago. Kutsatutako gaixo bat hil da Nafarroan, 74 urteko gizonezko bat

Osasunbideko erietxe bat, Tuteran (Nafarroa). JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
gotzon hermosilla
2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun
COVID-19ak kutsatutako gaixoen kopurua beheraka ari da etengabe Hego Euskal Herrian, eta aspaldi honetan izurriak erakutsi duen apaltzeko joera baieztatu da azken orduetan ere. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak beste 365 positiboren berri eman zuten, bezperan baino 29 gutxiago. Ohi bezala, Frantziako osasun agintariek ez dute eman Ipar Euskal Herriko datuei buruzko informaziorik.

Apaltzea, ordea, ez da herrialde guztietan homogeneoa, eta Gipuzkoan, esaterako, emendatze txiki bat izan da datuetan: ostiralean beste 90 positibo atzeman zituzten, eta bezperan88 izan ziren; hortaz, bi positibo gehiago egon dira herrialdean.

Gainerakoetan, berriz, behera egin dute datuek. Bizkaian, esaterako, beste 157 kutsatze detektatu dituzte, bezperan baino sei gutxiago; Araban, 56, bezperan baino 11 gutxiago; eta Nafarroan, beste 58 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 13 gutxiago. Horiez gain, Osakidetzak jakinarazi du hiru herrialdeetatik kanpoko lau positibo atzeman dituela bere osasun zentroetan; bezperan bost izan ziren.

Ostiralean, 8.727 probaegin zituzten Hego Euskal Herrian, PCR probak zein antigeno testak aintzat hartuta; aurreko egunean baino 332 gutxiago. Positibo tasa ere apaldu egin da: ostegunean, %4,3 izan zen, eta ostiralean, berriz, %4,18. Nafarroan, esaterako,positibo tasak %4tik behera dirau: %3,6 da orain, eta hamarren bat jaitsi da bezperatik.

Erietxeetan, hobeto

Erietxeetan ere gutxitzen ari da COVID-19ak eragindako presioa. Azken orduetan koronabirusak kutsatutako 50 gaixo eraman dituzte erietxeetara, bezperan baino 11 gutxiago. Erietxeratuen daturik apalena da hori joan den urtarrilaren 15etik. ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ere arintzen ari da egoera. Ostiralean, 129 paziente ari ziren artatzen ZIUetan, bezperan baino hiru gutxiago.

Aurreko egunetan izandako heriotza baten berri ere eman du Nafarroako Gobernuak. Horren arabera, 74 urteko gizonezko bat hil zen Nafarroan, COVID-19aren sintomak zituela. Azken egunetan Nafarroan jakinarazitako bigarren heriotza da; izan ere, joan den ostegunean beste hildako baten berri eman zuen Osasunbideak, gaixotasunaren sintomak zituen 79 urteko gizonezko batena, hain zuzen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hil direnei buruzko informazioa datorren astean gaurkotuko du Eusko Jaurlaritzak.

Herri bakoitzaren egoera epidemiologikoaren informazioa ere bihar eguneratuko du Jaurlaritzak. Gaur-gaurkoz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira lau herri daude eremu gorrian: Derio (Bizkaia), Aretxabaleta, OƱati eta Ibarra (Gipuzkoa). Hiru herrialdeetako R0 indizea ere bihar jakinaraziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.