Albistea entzun

Bakhmuten aurrera egiten ari direla esan du Ukrainak

Orain arteko laguntza militar handiena emango dio Alemaniak Kievi. Luhanski irismen luzeko misilekin eraso diotela salatu du Errusiak
Volodimir Zelenski presidentea eta Giorgia Meloni lehen ministroa.
Volodimir Zelenski presidentea eta Giorgia Meloni lehen ministroa. A. C. / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko maiatzak 14

Ukrainak ez du ofizialki iragarri Bakhmuteko kontraerasoa hasi duenik, baina Wagner talde paramilitarrak herenegun baieztatu zuen militar ukrainarrek hasia zutela erasoaldia. Atzo, berriz, Ukrainako armadaren lurreko indarreko komandante Oleksandr Sirskik berak berretsi zuen informazioa, esanez ukrainarrek lortu zutela Bakhmuteko frontean aurrera egitea eta kilometro koadro baten kontrola berreskuratzea. Errusiako iturriek ere aitortu zuten ezen ostiralean, hiriaren iparraldeko zenbait eremutan, atzera egin behar izan zutela, baina ukatu egin zuten «erretiratze bat» izan zela.

Aldiz, bere azken buletinean, Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi du Bakhmut ipar-ekialdeko hainbat guneren kontrola bereganatu dutela azken orduetan, aireko armadaren laguntzaz. Hiria bereganatzeko ahaleginetan ari dira bi aldeak azken asteetan, auzoz auzo, kalez kale, eta azken egunetan, baita metroz metro ere. Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak esana du Bakhmut hartzeak aukera emango liekeela Ukraina ekialdean erasoaldia zabaltzeko. Aldiz, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusiak uste du Bakhmuten gertatzen dena ez dela «mugarri» izango. Era batera edo bestera, balio sinbolikoa du hiriak, eta, hainbeste aste luzatu diren borroken ostean, garaipen handia litzateke bi aldeetako edozeinentzat hura erabat kontrolpean hartu ahal izatea.

Baina Bakhmut ez da borrokagune bakarra. Errusiak atzo salatu zuen Ukrainak irismen luzeko misilekin eraso ziola Luhanski, zehazki «Erresuma Batuak emandako misilekin». Betiere Moskuk zabaldutako informazioaren arabera, «zibilen aurka» egiteko baliatu zituen Kievek Storm Shadow motako jaurtigaiak, eta erasoan zauritutakoen artean gutxienez sei adingabe daude.

Zelenski Alemanian

Errusiaren erasoaldia hasi zenetik lehen aldiz, Alemanian izango da gaur Ukrainako presidente Volodimir Zelenski. Karlomagno saria jasotzera joango da hara. Italiatik egingo du bidaia estatuburuak, han izan baitzen atzo, Giorgia Meloni eskuin muturreko lehen ministroarekin eta Vatikanoko buruarekin biltzeko. Italiako Gobernuak iragarri du Kiev babesten jarraituko duela militarki eta ekonomikoki.

Hain zuzen ere, Alemaniak orain arteko laguntza militarrik handiena iragarri eta hurrengo egunean iritsiko da Zelenski herrialdera. 2.700 milioi euroko balioa duen laguntza da Berlinek iragarri duena.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Karabakh Garaiko eta Azerbaijango ordezkariak, gaurko bilkuran ©ROMAN ISMAYILOV / EFE

Karabakh Garaiak Azerbaijani segurtasun bermeak eskatu dizkio armak utzi aurretik

Ander Perez Zala

Bi aldeetako ordezkariek su etena adostu osteko lehen bilkura egin dute. Armeniako oposizioak lehen ministroaren kontrako protestak iragarri ditu.

Libia, beste krisi bat eragozteko premia

Beste krisi bat eragozteko premia

Gorka Berasategi Otamendi

'Daniel' ekaitzak milaka lagun hil ostean, Libiako Derna hirian ia galdua da inor bizirik topatzeko itxaropena. Erreskate lanetan izan diren Accion Norteko kideek azaldu dutenez, epidemiarik ez sortzea dute orain lehentasuna.
Batasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministroa, 2021eko irudi batean. ©EFE

Zatiketa amaitzeko deia

Ricard Gonzalez

Libiako egoera politiko kaotikoak zerikusia izan du hondamendiaren larritasunarekin: herrialdea bi gobernutan zatituta dago. Uholdeek berriz utzi dute agerian batasunerako beharra.
Poloniako armadako hiru militar Ukrainako mugatik gertu, Przewodow udalerrian, iazko azaroan. ©WOJTEK JARGILO / EFE

Poloniak iragarri du ez dizkiola arma gehiago bidaliko Ukrainari

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministro Mateusz Morawieckiren arabera, Poloniako armada indartzeko hartu dute erabakia. Edonola ere, azken egunotan nabarmen tenkatu da bi aldeen arteko harremana, Ukrainako zerealak inportatzeko debekuaren harira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...