Musika

Denbora igaro ez balitz bezala

ABBA taldeak hamar abesti berriz osatutako 'Voyage' diskoa argitaratu du, 40 urteko eten baten ondoren. Holograma ikuskizun bat prestatzen ari dira zuzeneko emanaldietarako.

Ulvaeus, Faltskog, Lyngstad eta Andersson, holograma ikuskizunaren sustapeneko jantziekin. BAILLIE WALSH.
Andoni Imaz.
2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
ABBAk inoiz ez zuen agurrik esan. Taldeak eten bat egin zuen 1982ko udaberrian, arrakastaren gailurrean, eta haren fama are handiagoa egin zen 1992an kaleratutako ABBA Gold: Greatest Hits diskoarekin eta antzerkian eta zineman egindako Mamma mia! musikalekin. «Atseden hartu genuen orduan, eta historia bukatzeko garaia dela erabaki dugu orain». Benny Anderssonek, Anni-Frid Lyngstadek, Agnetha Faltskogek eta Bjorn Ulvaeusek disko berri bat argitaratu berri dute haien Polar zigiluarekin: Voyage.

Irailean aurkeztu zituzten bi kanta: Don't Shut Me Down eta I Still Have Faith in You. Bigarrena laguntasunari buruzko balada bat da, eta hitzek itzuleraren espiritua erakusten dute: «I still have faith in you/ I see it now/Through all these years that faith lives on/ Somehow» (Oraindik fedea dut zugan/ Orain jabetzen naiz/ Urte hauen guztietan fedeak iraun egin du/ Nolabait).

Energia bizia dute kantu gehienek: Keep an Eye on Dan eta No Doubt About It abestiek indar handiko pop melodiak dituzte, When You Danced with Me kutsu zeltikoa duen kantu alai bat da, eta Little Things, berriz, eguberri girokoa, haur abesbatza baten parte hartzearekin.

Zuzenean, gaztetuta

Itzuleraren proiektua diskoa baino zabalagoa da, ordea. Holograma ikuskizun bat emango dute datorren urtean. Londresen estreinatuko dute, maiatzean. Laukotearen irudia proiektatuko da han: haien ahotsak eta mugimenduak gaurkoak izango dira, baina 1979ko itxura izango dute, haien garairik distiratsuenekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.