Albistea entzun

IRITZIA. Xabier Arzalluzen heriotza.

Lider bat

Xabier Arzalluz eta Andoni Ortuzar, 2017ko martxoan, Barakaldon, EAJk BECen egindako Aberri Batzarrean.
Xabier Arzalluz eta Andoni Ortuzar, 2017ko martxoan, Barakaldon, EAJk BECen egindako Aberri Batzarrean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Ortuzar - EAJren EBBko presidentea

2019ko martxoak 2

Xabier Arzalluzen heriotzaren albisteak Madrilen harrapatu ninduen, Diputatuen Kongresuaren inguruetan. Handik ikusita, haren galerak dimentsio berri bat hartzen du. Xabier, euskal politikagintzan den-dena izan dena, belaunaldi oso baten parte izan zen —parte esanguratsua—, klandestinitatetik eta askatasunik ez zegoen egoera batetik irten ginen une hartatik aurrera etorkizun demokratikoa sortzen jakin zuena, diktaduraren berrogei urteren buruan elkarbizitza sustraitzeko aukera bat bideratzen laguntzeko. Eskuzabaltasuna, begirada luze eta zabala eta konpromisoa dira Trantsizio izeneko hura gidatu zuen taldearen ezaugarrietako batzuk, eta Xabierrek egiteko esanguratsu eta garrantzitsua izan zuen. Azken orduotan asko eta asko hurreratu zaizkit eta deitu egin didate beren doluminak adierazteko. Arzalluz zuzenean ezagutzeko zoriona izan zutenek gogora ekarri dizkidate haren indarra eta argitasuna bere sinesmenak eta usteak adierazteko orduan. Horien artean, hainbat kazetarik deitu didate ni neu ere haien artean nenbilen, Arzalluzengana jotzen genuelako beti haren hizkera erraz eta zorrotzagatik eta eskaintzen zizkigun arrazoi zuzenengatik.

Aktibo Madrilen, baina beti Euskadi eta bere nazio eskubideak gogoan, bihotzean eta buruan. Arzalluzen berezko gaitasuna zen bihotzak eskatzen ziona eta buruak gomendatzen ziona egokiro uztartzea, eta politikagintzan oso egokia da hori orekari eusteko, dogmatismoan edo konformismoan erori gabe.

Beste hainbat EGIkideri bezala, niri ere 70eko hamarkadaren amaieran odolak barruan irakiten zidan eta Alderdiko burukideei beti eskatzen genien beren abertzaletasuna behin eta berriro erakustea. Orduan ere, Xabier Arzalluzen irakaspenek nire sentimenduak bideratzen eta barruan sentitzen nuena politikaren bidera eramaten irakatsi zidaten. Zenbatezinak dira berak eskaintzen zituen adibideak, parabolak eta hausnarketa zorrotzak, denak hizkera soil eta zuzenean adieraziak, denok ulertzeko modukoak. Eta adierazpen horiekin modelatzen eta zehazten zihoazen, urte iskanbilatsu haietan, Alderdiaren josturak. Haietatik guztietatik, bat dago bereziki markatu ninduena: mendira igotzeko orduan, behar bezala igo nahi badugu, hobe dugu aurrez ezarritako bideari jarraitzea, buelta gehiago emanez, bai, gehiago ibili behar izanez, bai, ibilbidea luzeago eginez, bai, baina lasterbideetatik eta ibilbide argirik barik ibiliko bagina baino aukera gehiagorekin gailurrera iristeko. Tesi politiko oso bat gurea moduko herri batentzat, gure aberriaren askatasunerako bidea egiten ari zen eta ari denarentzat. Berrogei urte igaro dira une hartatik eta Xabierren gomendioei eusten diegunok martxan jarraitzen dugu, pausoz pauso, indartsu eta gogotsu. Bien bitartean, beste batzuk lasterbideetatik galdu dira edo igoera bertikalean geratu dira beren indarrak ondo neurtu ez zituztelako. Xabier ezin izan da gailurrera iritsi, baina berak eraman gintuen kanpaleku basera eta prest utzi gaitu gailurrera iristeko bideari ekin diezaiogun.

Kordada horretan, EAJ den kate luze horretan, Xabier Arzalluz ezinbestekoa izan da, katebegi handi eta sendoa, eta Alderdiari eta Euskadiri egin die ekarpen erraldoi eta oparoa. Euskal politikagintzaren 'handi' bat izan da. Euskadi beti eraman zuen bihotzean eta buruan, eta Alderdia izan zen harentzat Aberria eraikitzeko tresna. Xabier Alderdia izan delako. Batzuetan —gehienetan— harekin ados, beste batzuetan ezbaian, baina betidanik miretsi dut Xabierrek Alderdia bizitzeko zuen modu hura. Alderdikidea zen, baldintzarik gabe. Lider bat joan zaigu, lider erraldoia. Haren neurrira iristeko handikeriarik gabe, baina haren ibilbideak bai izan behar du gure akuilua, aurrera egiteko eta euskal herria berak eta haren belaunaldikoek markatu ziguten bidetik eramaten jarraitzeko.

Agur eta ohore, Xabier.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Antonio Caño 2018an, 'El Pais' egunkarik zuzendari zenean. Don Mitxelen albiste faltsua sinistu duenetako bat da. ©Fernando Villar / EFE

Arralderi buruzko txio batek agerian utzi du albiste faltsuen ahalmena

Paulo Ostolaza

Fikziozko herri horretako udalak Miguel Angel Blancoren hiltzailea seme kutun izendatu duela idatzi du Twitterreko Don Mitxel erabiltzaileak. Besteak beste, Daniel Lacalle ekonomialariak eta Antonio Caño El País-eko zuzendari ohiak sinistu eta zabaldu dute mezua.

Iruñeko zezen plaza, uztailaren 14ko arratsean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Aske utzi dituzte Mutilzarra peñaren salaketaren harira Iruñean atxilotuak

Uxue Rey Gorraiz

Poliziak bost lagun atxilotu zituen atzo, uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin lotuta. Aske dira, baina epaileak deklaratzera deituko ditu. Gorroto delitua egozten diete. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin zieten peñako zenbait kideri.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Torturak erabat baldintzatu du ihes egiteko erabakia»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

1960tik gaur egun arte arrazoi politikoengatik ihesean bizi izan diren euskal herritarren historiak bildu dituzte Doraik eta Pratek 'Bestaldean' liburuan. Nabarmendu dute askotarikoak direla bildutako bizipenak.
Foro Sozialaren agerraldi bat, uztailean. ©Monika del Valle / Foku

Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko proposamena

Iosu Alberdi

Kritikatu du aurreproiektuak biktimen «birbiktimizazioan» sakontzen duela. Moncloari eskatu dio inbestidurako blokearekin akordioak lortzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...