KRONOLOGIA

2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
1969

Seaska elkartea sortu zuten. Lehen ikastola, Arrangoitzen.

1975

Lehen Mailako lehen ikastolak Angelun eta Donibane Lohizunen.

1977

Donapaleuko lehen maila irekitzeko debekua. 3.500 pertsonak salatu zuten Baionan. Ikuskaritza behartua izan zen irekitzea onartzera.

1979

19 ama eskola, Hendaiatik Atharratzera, baita Pauen ere: 343 ikasle. Lehen Mailan, bost ikastola: 131 ikasle.

1980

Lehen kolegioa ireki zuten, Donibane Lohizunen.

1982

Ikastolak egoera larrian. Mobilizazioak etengabeak izan ziren. Baionako katedralean, lau seaskakidek hilabeteko gose greba bat egin zuten.

1983

Lehen hitzarmen izenpetze bat egin zen,aldarrikapenetatik urrun. Lehen diru laguntzak heldu ziren.

1984

Lehen Herri Urrats egin zuten, kolegioa finantzatzeko. 8.000 jende joan ziren.

1987

600.000 liberako (91.469 euro) zorrak zituen Seaskak, eta hainbat erakunderi 4.400.000 libera (670.775 euro) zor zizkien. Eskola sartzea segurtatu zen, halere.

1989

Seaskaren lehen lizeoak ateak ireki zituen.

1994

Seaskaren eta Frantziako Hezkuntza Ministerioaren arteko hitzarmenak elkarte kontratupeko eskola pribatuko estatutua segurtatu zien ikastolei.

1998

Ziburuko kolegioa ireki zuten.

1999

Larzabaleko kolegioa ireki zuten. Integrazio Batzordea sortu zuten hezkuntza premia bereziko haurrak integratzeko.

2009

Frantziako Hezkuntza Ministerioaren, EEPren eta Seaskaren arteko ituna sinatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.