Joseba Barandiaran Andueza.
Koronabirusa. EKONOMIA. PENTSALDIAN

Krisiko buru-oharrak

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Lana: gazteak (eta ez hain gazteak), aldi baterako kontratudunak, langabeziara. Kooperatibak: berriz ere, erantzun malguagoa... bazkideentzat.

Fiskalitatea: kapital handiak harrapatu ezina edo, berriki Espainian Podemosek agertu legez, zailtasun handiak, bere horretan. Patronalarentzat inoiz ez da zergak (edo soldatak) igotzeko unea. Sindikatuentzat soldatak beti eta zergak, beti (patronalari bada).

Hezkuntza (publikoa bere aniztasunean ulertuta), Nekane Balluerka ere tartean dela, baliabide gehiagoren eske. Etxetik: ahalegin handiagoa, emaitza kaskarragoa. Birusa desagertu ezean, tele-hezkuntzarako prestatu beharko da sistema eta umeen arteko arrakala handitu dadin eragotzi.

Kultura baina, batez ere, euskara: zer da hori?

Futbola hil da eta gu ez.

Osasungintza publikoa: bere balioa erakutsi du. Berdin ikerketak, zientziak eta dibulgazioak. Nork ukatu sosik orain horiei! Zaintza eta osasuneko langileei dituzten soldatak baino balio handiagoa aitortu die larrialdi egoerak. Birusaz, Txinak bazekien zerbait; Trump eta BoJok, ez. Osasuna ez da birusa soilik: adi buru-osasunari. Zaharren zainketa eta erresidentziak: zerbait baino gehiago aldatu beharko da.

Etxegabeak: aterpetuta izan dira une larrienean. Konfinamenduan hobe egon ote dira bestela baino? Eta orain?

Jardun esentzialak oinarrizkoak dira. Gertuko azokak eta banatzaile handiak ere bai. Garraioak eta logistikak ekarri digu zer jana. Baita nekazarien lanak ere; asko migranteak.

Pentsiodunak, musukoekin, martxan. Birusak gordinago erasan die, baina euren eskakizunak bere hortan diraute... agian mehatxatuago?

Hondakinak vs zabortegiak, eramangarritasuna, ingurumena: zerbait baino gehiago aldatu beharko da.

Telelana: posible da, ez horregatik ezinbesteko edo desiragarri. Marko egoki bat sustatu beharko, baita administrazio publikoan ere. Mugikortasuna gutxitzen lagun dezake.

Garraioa: birusak pribatua bultzatu du. Txirringak ere alternatiba dira, bereziki elektrikoak. Bidegorri, kale eta errepideen berrantolaketa, karbono arrastoa txikitzeko. Errepidez eta kamioi bidezko, edota aire garraioen alternatiba, trenak eman dezake. Baita abiaduran handikoa ez bada ere. Itsasontzi elektrikoak?

Industria: ez du lehengo lanposturik sortzen eta sortuko. Baina bai onak. Musukoak lortu ditu. Industria berria Internet da. Alemanian Wirecard hondora eta ez gara enteratu; gurean Sherpa.ai sortu zuen @uribeetxebarria k eta oraindik ezezagunegia da. Meet, Hangouts, Webex, Zoom, WhatsUp, Jitsi... Itzultzaile neuronala, askoren arnasgunea (nork egin du marabilla hori?).

Turismoa: suntsiketa handiko arma, batik bat jardun nagusia bada (Gaztelugatxe). Aldiz, toki eta jardun askotan diru sarreren osagarria (landa eremuan kasu).

Komunikabideak: Juan Debalde goseak hila, dio Onintzak. Netflix, Amazon Prime eta HBO aparra legez gora. ETB1? Zer da hori? Egunean Behin: alderatu audientzia vs aurrekontua.

Krisia exogenoa izan da, kanpo faktore batek eragina. Ez dirudi zuzenean ekonomikoa. Ez dago eragile, etsai edo errudun argiegirik. Jendea beldurtu egin da, haserretu baino. Estatuaren esku hartzeak gora, boterean daudenen posizioa gora; batik bat estatuak. Etxegarai, Txibite, eta Iñigo fuerte dago. Erabakiak hartzea zaila da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.