Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare saria

Zer den usain, zer lurrin, zer kirats... Usain on eta usain txarrei buruzko kontakizuna ondu dute Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eider Perez idazleak, eta harekin irabazi aurtengo Etxepare saria: Kirats izeneko album ilustratuarekin. 5.000 euroko saria eskuratu dute hala, eta baita lanaren argitaratzeko bidea ere, Pamiela argitaletxearen eskutik.
Denera, 35 lan aurkeztu dira aurten Etxepare sarira, eta Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak hartu du Kiratsa-ren aldeko erabakia. Testuaren eta ilustrazioaren arteko «goi mailako» uztarketa goratu dute. «Testua ezin egokiagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeiatan oinarrituta. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak eta, batez ere, oso narratiboak eta musikaltasunez beteak».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.