Malerrekan eta Bertizaranan ere erasoak izan dira

2019ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Nafarroako Malerreka eta Bertizarana eskualdeetako Emura talde feministak ohar bat plazaratu du jakinarazteko «eraso sexista larri bat baino gehiago» gertatu direla azkenaldian inguru horietan. Erasoen artean adingabe baten bortxaketa dagoela esan dute. Udako bestetan «parrandaren aitzakiapean» andreen aurkako erasoak ugaritzen direla oroitarazi dute, eta era argian egin behar dela halakoen kontra. «Normaltasunaren izenean, marra gorria behin baino gehiagotan zeharkatu dute gure eskualdean, eta, erasotzaileez gain, konplizeen rola ere azpimarratu nahiko genuke», gogora ekarri dute. «Horrelako ekintzek ez dute lekurik gure kale eta tabernetan!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.