Hauteskunde kanpainako eztabaida bat ETB1en izango da, hilaren 14an

urtzi urkizu
2023ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abian da Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde kanpaina, eta telebista eta irrati batzuek eztabaidak antolatu dituzte datozen egunetarako. Euskaraz izango da eztabaida horietako bat, ETB1en, hilaren 14an: Nerea Reparazek aurkeztuko du, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ordezkaritza duten alderdietako ordezkariak egongo dira bertan. Euskadi Irratiak ere emango du eztabaida hori.

Atresmedia taldeko telebista nagusietan —Antena3 eta La Sexta— aurrez aurreko eztabaida egingo dute datorren astelehenean Pedro Sanchez PSOEko presidentegaiak eta Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentegaiak.

TVEk bi eztabaida emango ditu: hilaren 13koan, parte hartzaileak Patxi Lopez (PSOE), Aitor Esteban (EAJ), Oskar Matute (EH Bildu), Cuca Gamarra (PP), Aina Vidal (Sumar), Ivan Espinosa de los Monteros (Vox) eta Gabriel Rufian (ERC) izango dira; eta hilaren 19koan, Pedro Sanchez (PSOE), Yolanda Diaz (Sumar) eta Santiago Abascal (Vox).

ETB2k hilaren 17an emango du beste eztabaida bat, eta moderatzailea Xabier Ormazabal izango da; Radio Euskadin ere entzun ahalko da.

Hilaren 23ko gauean bozen gaineko albistegi bereziak egingo dituzte ETB1en eta ETB2n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.