Albistea entzun

Koronabirusa

Hirugarren «aizkorakada»

Hirugarren aldiz itxi dituzte tabernak Bilbon. «Ezjakintasunez» bizi dute egoera Alde Zaharreko tabernariek. Beldur dira ea ez ote diren gai izango berriro irekitzeko.
Tabernak hirugarren itxierarako prestatzen, atzo, Bilboko Plaza Barrian.
Tabernak hirugarren itxierarako prestatzen, atzo, Bilboko Plaza Barrian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Arteaga -

2021eko urtarrilak 22

Eremu gorrira igaro da gauerdian Bilbo, eta gorriak ikusten ari dira Bizkaiko hiriburuko ostalariak ere. Hirugarrenez itxi behar izan dituzte tabernetako eta jatetxeetako ateak eta pertsianak. Azken eguna izan zuten atzo, eta itxialdirako prestaketa lanean zebiltzan asko Alde Zaharreko ostatuetan. Horietako bat da Plaza Barriko Zaharra taberna. Bertan egiten du lan Nieves Gomezek, eta sentimendu asko pilatzen zaizkio: haserrea, beldurra...«Ez digute behar den moduan lan egiten utzi. Kontrol izugarriak jasan behar izan ditugu, eta beste sektore askotan —metroetan, autobusetan, Corte Ingleseko beherapenetan...— ez da berdin gertatzen». Kudeaketa horrekin merkataritza txikiaren gainbehera bizkortuko dela uste du Gomezek: «Hirugarren aizkorakada da; ez dakigu honen ostean gutako zenbat izango garen gai berriz irekitzeko».

Neurri murriztaileak hartzearekin ados dago Gomez, baina uste du sektorerik zigortuenek diru laguntzak jaso behar dituztela. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik eza salatu du: «Frantzian eta beste herrialde askotan ere itxi dituzte tabernak, baina ez dira kexatzen, diru laguntzak jasotzen dituztelako. Guk, diru laguntzak jaso ez, eta, gainera, gastuak ordaintzen jarraitu behar dugu». Kolpe ekonomikoa datorrela badaki, baina sektore bakoitzean kolpe hori ezberdina izango dela azaldu du: «Ostalariek sufrituko dugu gehien, dirurik ez dagoenean ez baitugu janetik edo oinarrizko beharrizanetatik aurrezten, baizik eta aisialditik». Herritarren elkartasuna eta babesa jasotzen dituztela kontatu du:«Animo handia ematen digute, eta asko eskertzen dugu», baina, erizainek txaloen bitartez aldarrikatu zuten bezala, ez da nahikoa tabernarientzat:«Animoak ez dizkigu soldatak ordaintzen».

Ezjakintasuna, amesgaizto

Errondabide kultur elkarteak eta Xukela tabernak ere «ezjakintasunez» bizi dute itxiera. Xukelaren jabe Alejandro Corralesek dio egoera ezegonkor honek min handia ematen diela:«Ez dakigu zenbat iraungo duen. Batzuek esaten dute aste bat izango dela; beste batzuek, bi aste edo hilabete iraungo duela... ezjakintasun hori jasanezina da guretzat. Ez dakigu ordutegiak aldatu edo ez, baliabideak eskatu edo ez. Egoera honetan, ezin dugu ezer aurreikusi edo planik egin».«Etsita» dagoela aitortu du Corralek. «Jasan eta jasan. Kasuen beherakada tabernarion esku dagoela esaten dute, baina ez da horrela».

Urko Fernandez Errondabide elkarteko kidea eta tabernaria da, eta uste du sektoreak ahalegin handiak egin dituela segurtasuna eta osasuna bermatzeko: «Zerbitzu publiko askotan egin ez den esfortzu izugarria egin dugu, bai ekonomikoki, bai leku segurua izateko». Bilboko metroa jarri du horren adibide nagusitzat: «Guk hainbat produktu erosi behar izan ditugu lurra, mahaia eta beste dena desinfektatzeko. Metroan, berriz, ez dut inor sekula ikusi heldulekuak, eserlekuak, botoiak edo makinak desinfektatzen». Beste esparru askotan tabernetan baino jende gehiago pilatzen dela iruditzen zaio Fernandezi, baina, hala ere, ostalaritza oraindik «kriminalizatuta» dagoela salatu du. Egiten duten ahalegin hori ikusezina dela deritzo: «Tabernariok hartzen ditugun ardurak kalean betetzen ez direla ikusteak amorratu egiten gaitu».

Argazki orokorra eginez, itxi diren negozioek izaera jakin bat dutela uste du:«Egoera oso larria da: negozio familiar askok ez dute jatekorik izango, eta multinazionalen frankiziek aurrera jarraituko dute, orain arte bezala».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Txertaketaren aurreko urratsak

Txertaketaren aurreko urratsak

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Txertoak jarriko diren gunera eraman aurretik, Hernaniko Bexen Medical Oiarsok gordetzen ditu Pfizerren dosiak, ultraizozkailuetan, eta enpresa arduratzen da desizozteaz ere. Kontrol zorrotza eskatzen du prozesuak; era berean, ezinbestekoa da une oro tenperatura egokiari eustea.

2016ko sanferminetako talde bortxaketaren epaiaren kontra egindako manifestazio bat, Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Sexu askatasunaren legean onespena lehenestearen aurka jo du CGPJk

Jone Bastida Alzuru

Aho batez onartu dute txosten kritikoa. Ebatzi dute onespenari buruzko definizioak «frogaren karga alderantzikatzea» ekar dezakeela. Berdintasun Ministerioak dio aurrera jarraituko duela legearekin
Egunean 560.000 musuko egiteko gai
Baionako campuseko ikasleak, irailean, bigarren itxialdiaren aurretik. ©GUILLAUME FAUVEAU

Ikasleak beren bakardadean

Andrea Ibarra

Ikasturtea hasi eta berehala eten zituzten unibertsitateko eskolak Ipar Euskal Herrian, bigarren aldiz. Geroztik, etxetik aritu dira ikasleak, pixkanaka zenbait talde itzuli diren arte. Datorren astetik, denak itzuli ahalko dira, protokolo zorrotz batekin. Baionako ikasleek egoera «zailak» izan dituztela diote.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna