Poliziaren aurkako kereila, tratu txarrengatik
2019ko azaroak 6
Buruzagi subiranisten kontrako epaiaren ondorengo protestetan atxilotu zuten adingabe batek kereila bat jarri du Espainiako Poliziaren zortzi agenteren kontra, tratu txarrengatik. Urriaren 18an egindako mobilizazioetan atxilotu zuten, Via Laietanako istiluetan. Kautelazko neurriekin dago aske, baina desordena publikoak eta autoritateari atentatua egozten diote. Epaiaren osteko protestetan 200 lagun pasa atxilotu zituzten.