Albistea entzun

Musika. Joseba Tapia 'Tranpaldo'

Dantzarako ala entzuteko?

Diskoetxea: Zakurraren Biolina.

Andoni Tolosa -

2020ko otsailak 2

Jakina da Joseba Tapia dela euskal musikaririk ipurterreenetako bat. Maiz erakutsi du bere ibilbide emankorrean, eta estimatzen zaio erosotasun-gunetik ihes egiteko duen joera. Eskertzekoa da, asmatu ala ez asmatu, bideak probatu, arriskuak hartu eta aurrera egiteko egoskorkeria. Egia esateko, ez luke zertan hala izan; aski da 30 urte baino gehiagoko ibilbidean sortu duen errepertorioaren tamainari eta kalitateari erreparatzea... badu edozein musikarik bertan goxo egoteko nahiko elikagairik. Baina ez, ez da geldirik egotekoa Tapia jauna, nahiz eta beti fidel izan zenbait ezaugarriri; besteak beste, hitzak aukeratu eta musikatzeko duen gaitasuna, herri-musikaren ipar-orratza ez galtzeko trebezia, edo esanahia teknikaren gainetik jartzeko egoskorkeria. Badakit honek eskela bateko panegirikoaren itxura hartu duela, baina ez, zorionez, Tranpaldo honetan musikari eta kantariak bizi-bizirik dagoela erakusten du, eta, gainera, gure pozerako, trikitia berriro eskuetan hartuta itzuli zaigu.

Hauxe da Tapiak zuzenean grabatutako bigarren diskoa, baina, aurrekoarekin alderatuta (Hain Zuzen, Gaztelupeko Hotsak 2002), oso bestelakoa gertatzen da. Leturia eta Arkaitz Minerrekin grabatutako disko hark Tapia eta Leturiaren alderik akustikoen eta hurbilena erakusten zuen; Tranpaldo hau, berriz, askoz ere joriagoa da, askotarikoagoa. Has gaitezke aipatuz inguruan bildu duen bederatzi musikariz osatutako taldea, haize sekzioa, hiru kantari, pianoa, baxua, bateria... ez al du honek Tapia Big Band izena merezi? Jarrai dezakegu aukeratutako kantuak eta egindako interpretazioak azpimarratuz, bereziki goraipatuz haize tresnen presentzia eta kantuei gehitzen dioten banda ukitua. Nola ez esan musikari bikainak bildu dituela inguruan, esperientzia eta gaztetasuna uztartuz, maisuki, ohi duen bezala. Azkenik, ezin utzi esan gabe askotariko eraginak sumatzen zaizkiela aire berrituz agertzen zaizkigun klasiko hauei, musikariak hazten jarraitzen duen seinale.

Hala eta guztiz ere, ez ditu bere kanturik agerikoenak aukeratu, ezin errazera jo. Plaza-gizon iaioari dagokionez, kantu errazagoak eta zailagoak uztartu ditu, entzulea paraje ezagunetatik ezezagunetara eramanez, betiere, disko honek dantzarako duen pultsioa albo batera utzi gabe. Zeren eta, orain galdera nagusia... hau dantzarako ala entzuteko disko bat da? Erantzuna argia da: ba al dago dantzatzerik musika entzun gabe? Ez du bihotzik, edo belarririk, Putzu Guztiek Dute Ondoan Apoa kantuaren bertsio discoak dantzatzeko gogoa pizten ez dionak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Su Ta Gar taldea. ©Ander Gillenea

Su Ta Garrek erroetara jo du 'Alarma' disko berrian

Iñigo Astiz

Abenduaren 6an zabalduko dute taldearen hamabigarren lana, hala CD formatuan nola plataforma digitaletan, eta martxoan argitaratuko dute biniloan, LP bikoitzean.

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua

Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...