Albistea entzun

Asgarth 'Zeldatik'

Dezibelak eta epika

Argitaratzailea: egilea editore.

Urko Ansa -

2023ko otsailak 5

Gure heavy metal eszenako talderik esanguratsuenetako bat hamabost urteren ondoren bueltan da disko berri batekin. Itzulera pandemia baino lehenago programatuta zegoen arren, egoera berriaren erruz, bertan behera gelditu zen, garai oparoagoen esperoan. Koronabirusak zapuztutako hainbeste proiekturen artean beste bat izan zen hau, beraz, harik eta abenduan itzulera gauzatu zuten arte. Bi taldekide berrirekin itzuli dira: Mikel Yarza (Hilotz) baxuan eta Etxahun Urkizu (Hilotz, Governors) baterian, Joxi Perurena baxu joleak eta Unai Corral bateria joleak taldea utzi baitute.

Zeldatik Haritz Harregiren Usurbilgo estudioan grabatu dute. Lehen aldia dute Haritzekin, eta esan dezakegu taldearen esentzia ondo islatu duela. Lan hau itzulera bat da taldearen sustraietara, oinarri epikoa eta power metaleroa gustu onez taularatu baitituzte. 2000ko hamarkadarako itzulera izan liteke, baina Asgarthek bisitatzen dituen paisaiak eternalak eta hilezkorrak dira. Ez da, ondorioz, gitarra ebaki eta erritmo trabaturik falta, ez eta tonu altuko errepika goraturik ere.

Hasiera loriatsua da, intro dotorea dela eta. Segidan dator Zeldatik, diskoaren aspektu melodikoaren adierazgarria, baina baita erritmo trabatu eta gitarra bikoiztuena ere. Kantua gitarra soloa dutenetakoa da. Errekurtso hori erabiltzen duten kantuetan asko irabazten dutela esan beharrik ez dago, tonu altuko ahotsen erabilera dagoenean intentsitatean irabazten duten moduan. Izurri berria edota Abdoulay azaldutakoaren oso adierazgarriak dira. Kale gorrian erakargarria da ere, kuraia erakusteaz gain, gitarra soloa eta ezusteko amaiera lasaia baitauzka.

Bestalde, errepikek nahiko planoak izaten jarraitzen duten arren, nahita bilatutako estrategia dirudi, eta estiloaren adierazgarria ere bada. Egia da nahi izanez gero erasokorrago jokatu dezaketela, baina Asgarthen historian soinuak garbitasunera jotzen du sarritan, dudarik gabe azken puntu hori asko erlatibizatu behar dugun arren. Era berean, gitarren zerratze eta erritmo markatuek horri guztiari kontrako norabidea ematen diote. Horrez gain, zati melodikoak bereziki maite dituen taldea da Añorgakoa (Zeldatik, Abdoulay eta beste asko). Azken kantu horrek intro moduko bat ere badauka, benetan iradokitzailea.

Nahi nukeen herria eta Abdoulay bera, aldiz, pultsazio benetan astunen jabe dira. Erritmo pisutsu, geldo eta ahalguztidun horiekin kontraste interesgarria lortu dute, segidan datozen azelerazioekin berriro hasierako puntura bueltatzeko. Ezin bizi-ren abiadurak Iron Maidenen zenbait pasarte ekar ditzake gogora. Egia esan, kanturik politenetakoa dugu horixe, baita diskoa ixten duen Parasitoa ere: gitarra eta ahots bikoiztuak, riff eleganteak eta errezitatua hasieran... zer gehiago nahi du bada Asgarthen jarraitzaileak?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Argazkilari bat, Lua Ribeiraren <em>Aristokratak</em> serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen <em>Zeruratzea</em> erakusketan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Ainhoa Sarasola

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu

Paradisu Zinema musika bekaren aurkezpena, atzo, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldian parte hartzeko epea zabalik da

Iraia Vieira Gil

Elkar argitaletxeak, EHZ jaialdiak eta Antxeta irratiak jarri dute martxan. Disko bat editatu eta kaleratzeko 10.000 euro jasoko ditu irabazleak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...