Paul Heaton & Jacqui Abbott 'Manchester Calling'

Klasiko bat, aske eta sasoiko

Diskoetxea: Universal.

mikel lizarralde
2020ko martxoaren 22a
00:00
Entzun

Ez dut uste Paul Heatonek aurkezpen handirik behar duenik, baina badaezpada. The Housemartinsekin goia jo zuen 1980ko hamarkadan bi disko ezinbestekorekin (London 0 Hull 4, 1986 eta The People Who Grinned Themselves to Death, 1987); The Beautiful South sortu zuen gero, pop dotore bezain garratza egiteko; eta, hura desegin ondotik, bakarkako hainbat lan kaleratu ditu. Azken urteetan, baina, Jacqui Abbott du lagun, eta bikote formatuan kaleratu dituzte lau disko; horietako azkena orain dela egun gutxi batzuk: Manchester Calling.

 

Aurreko lanetan bezala, Heatonek eta Abbottek ahotsak jarri dituzte diskoan, batzuetan baita kantu berean ere —The Only Exercise I Get is You euforikoan adibidez—, eta horrek berak kolore ugaritasun oparoagoa ematen dio berez askotarikoa den diskoa luze honi —hamasei abesti biltzen ditu ordubete pasan—.

[youtube]https://youtu.be/fNhoFnt6U8Y[/youtube]

Soul kutsuko popa gailentzen da diskoan, baina Heatonek, beti erakutsi duen moduan, generoari askatasunez begiratzen dio Abbottekin duen proiektuan. The Outskirts of The Dancefloor, adibidez, hari moldaketek jantzitako balada ederra da; So Happy-k The Beautiful South dakar gogora, eta A Good Day is Hard to Find zoragarriak Heatonek hain ondo menderatzen duen northern soulez gainezka egiten du.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=45x6cKP9w1Y[/youtube]

Finean, ez dute ezer irauliko, baina Heatonek eta Abbottek urte hasiera honetako bilduma bizienetako bat kaleratu dute. Kantu ederrez beterikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.