Albistea entzun

Musika. Serpiente 'Krisanteilu'

Sugearen txistu limurtzailea

Diskoetxea: Humo Internacional.

Julen Azpitarte -

2019ko urriak 13

Ana Arsuaga (ahots eta teklatua), Beatriz Perales (baxua) eta Elena Nuñez (bateria) musikari bilbotarrek 2015ean eratu zuten Serpiente, eta 2017ko hondarretan estreinako grabazioa argitaratu zuten, bost kantuko EP homonimoa. Post-punk klasikoaren ageriko eraginak garaitzeko eta lausotzeko ahalegin nabarmena biltzen zuen lan hark, eta esfortzu haren ondorioz, nire urteko disko kutunen artean kokatu zen. «Taldearen jarioak post-punk edo dark-wave estiloen ezaugarriak ditu, ezbairik gabe. Halere, hirukotearen asmoek estilo horien mugak gainditzen dituzte, hasiberriak izanagatik ere», idatzi nuen orriotara ekarritako iruzkinean. «Guretzat esploratu gabeak diren eremuetara iristeko saiatzen gara idazten, doinuen tonu eta egituren esperimentazioaren bidez; betiere, doinuok osatzen dituzten elementu eskasetatik abiatuta: bateria, baxua, teklatua eta ahotsa», esan dute taldekideek.

Bada, 22 minutu irauten duen Krisanteilu-n bederatzi kantu jaso dituzte. Bidaia ilun eta melodikoak dira, pop giroetan hondoratzen direnak, tarteka eskema klasikoetatik aldentzen badira ere. Hala, aurreko lanean bisitatutako lurralde bertsuetatik aritu dira oraingoan ere, lurrotan sakonduz eta punk-rock eta hardcore zoraldiak erabat baztertuz. Taldearen soinua, bestalde, asko hazi da. Diskoa Urtzi Iza eta Hans Krugerrek grabatu dute, Montreal Studios-en. Krugerrek, halaber, grabazioa nahastu du, eta Vacuum Mastering-ek, berriz, masterizatu.

Edukiari erreparatuta, Ixo, Eguzki horia, Caballero eta La nave abestietan alderik pop zaleena erakutsi du hirukoteak. Zira atmosfera lanbrotsuetan murgiltzen da, eta grabazioko doinurik misteriotsu eta arrisku zaleena da. La nave kantu jostalaria da, hasierako perkusio errepikakorra eta teklatuaren lan xaloa tarteko. Ihes egin abestian, azkenik, diskoan bildutako punk aldarri amorratu bakarrak entzuten dira.

Bestalde, deigarria egin zait diskoaren karietara sarean idatzitako zenbait lekutan euskal folka aipatu dutela, bai eta Ez Dok Amairu mugimendua ere, seguruenik euskararen presentziagatik. Erratuta daudela esango nuke —akaso ez naiz zantzu hori antzemateko gai—. Aitzitik, post-punk lan ireki eta entzungarria dela esango nuke, melodietara nabarmen zabaltzen dena eta hiru musikarien ezaugarri propioak argitasunez agertzen dituena. Horretarako, Serpientek ausardiaz josi ditu ahots harmonia propioak eta instrumentuen patroi errepikakor, minimal eta esperimentalak, entzulea giro dantzagarri zein itogarrietara eramateko. Narrasti honek arriskutsu eta amultsu azaltzeko gaitasuna dauka, eta ondorioz, gurean aurki dezakegun proposamen kutsakorrenetarikoa da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gabriel Arestiren zortzi argazki. ©

Gabriel Arestiren lehen lanak aurkitu dituzte: gaztelarazko bi soneto

Edu Lartzanguren

EHUko Jon Kortazar katedradunak argitara eman ditu Arestik 1953ko otsailean idatzi zituen poemak. Baserri bateko paper zaharren artean aurkitu dituzte

Neomak taldearen zuzenekoa ikusteko jende ilara luzea egin zen Plateruena kanpoaldean atzo arratsaldean, Durangoko Azokaren bigarren egunean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Plaza eta euskarri bete doinu

Ainhoa Sarasola

Zuzenekoak itzuli dira Durangoko Azokara, aurten Plateruenan. Landakon, Musikaren Plazak bildu ditu diskoetxeak eta musikariak. Diskoa nagusi den arren, euskarri digitalak gero eta ugariago dira
Xabier Eizagirre, Iratxe Retolaza eta Hedoi Etxarte, atzo, Landako guneko Talaia aretoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Liburugintza diglosiko bat

Itziar Ugarte Irizar

Euskaraz argitaratzen diren liburuen datuak aletu dituzte Xabier Eizagirrek, Iratxe Retolazak eta Hedoi Etxartek. Kultura gutxitu baten isla direla adierazi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.