Albistea entzun

Littl Simz 'No Thank You'

Sorpresarik handiena

Diskoetxea: Forever Living Originals eta Postock!

Julen Azpitarte -

2022ko abenduak 18

Simbiatu Simbi Abisola Abiola Ajikawo hip-hop musikari britainiarrak marka guztiak hautsi zituen iaz argitaratutako Sometimes I Might Be Introvert diskoarekin; besteak beste, Mercury Prize saria jaso zuen, eta nik neuk iazko disko onena izendatu nuen orriotan egiten dugun urteroko laburpenean. Maisulan horrek erakutsitako kalitatea eta jasotako laudorio zaparrada aintzat hartuta, inork gutxik esperoko zuen Little Simz-ek lan berri bat plazaratuko zuenik aurten. Alabaina, eta zaleon harridurarako, bai eta poztasunerako ere, iragan astean No Thank You izenburuko lana kaleratuko zuela iragarri zuen sare sozialetan musikari beltzak; hain justu, abenduaren 12an argitaratuko zela zehaztu zuen Simzek.

Ezusteko disko hau musikariaren amorrutik sortu omen da, aipatutako lore eta aitortzez gainera, Simzek tarte garratzak ere bizi izan baititu amaitzen ari den urte honetan; tartean, bere managerra abandonatu du eta AEBetan barrena egin behar zuen bira bertan behera utzi zuen. Horiek horrela, musika industriarekiko mesfidantzatik loratutako grabazio hau itzela dela azpimarratu behar da, aurrekoarekin langa jo izanagatik ere haren jarraipen bikaina baita, eta, tentuz entzunez gero, entzuleak berritasunak aurkituko ditu musikariaren ohiko jarioan, betiere Inflo (Sault) ekoizlearen—gaztetatik ezagutzen omen dute elkar— eta Cleo Sol soul abeslariaren laguntzaz; hau da, bere ohiko bi partner-ak izan direnak.

Nobedade horien artean, nabarmena da soularen eta gospelaren presentzia, Simzen proposamenaren bizkarrezurrak hip-hop kutsuko etorria izaten jarraitzen badu ere. Hala, diskoa zabaltzen duen Angel doinuan, Cleo Sol abeslariak soul giroak txertatzen ditu, Infloren ohiko sokazko konponketekin batera, eta Who Even Cares kantuak neo soul edo soul garaikideko trazak azaltzen ditu. Gospelaren itzala, bestalde, X abestian biltzen da, zeina epikara hurbiltzen den emakumezko ahotsez osatutako koruen eta soka eta haize konponketen bidez. Jainkoari zuzentzen zaio Simz, eta haren beharra aldarrikatzen du: «Noizbait, nire mina maitatuko duzu; babes nazazu, Jainkoa». Diskoaren gailurra, baina, sei minutu inguru irauten duen Silhouette da: Simzen hitzen gainetik, askotariko konponketak pilatzen dira, kantua egituratzeko asmoz-edo. Kolosala.

Guztira, hamar abesti biltzen ditu diskoak, eta, ezbairik gabe, Little Simzen ibilbidea egonkortzera eta trinkotzera dator, baita haren ahalmen aparta erakustera ere, Sometimes I Might Be Introvert-en agertutako mailari eustea ez baitzen batere lan erraza. Haatik, kenyar jatorriko hip-hop artista britainiarrak garroak eta letaginak atera ditu bere sormena inoiz baino gehiago erreibindikatzeko, musikaren negozioak eragindako deskalabruak gorabehera. Urteko disko onenetarikoa dela esatea sobran dago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava, atzo, Ikuspuntu jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian

Uxue Rey Gorraiz

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian, hilaren 27tik apirilaren 1era. Peter Nestlerri eskainiko diote atzera begirakoetako bat

Arantza Santestebanen <em>918 gau</em> filma. ©BERRIA
Euskadiko Orkestrak hainbat ikasleren aurrean emandako kontzertua, atzo, Kursaalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ravelen 'Bolero' obra interpretatu du Euskadiko Orkestrak, Kursaalean

Miren Mujika Telleria

Lau kontzertu egin ditu denera Euskadiko Orkestra Sinfonikoak azken bi egunetan, Gipuzkoako milaka ikasleren aurrean

Julen Apella Santamaria idazlea (erdian), Imanol Larrinagaren margolana eskuetan, alboan Arantza Urkia eta Felipe Juaristi dituela, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Julen Apellak irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketako seigarren saria

Ainhoa Sarasola

'Postal bat desertuan' lanagatik jaso du aitortza. Balea Zuriak maiatz aldera argitaratuko du liburua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...