Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Zerk bereizten gaitu gainerako primateengandik?

Nerea Osinalde -

2018ko ekainak 15

EHUko Biokimika Saileko irakaslea

Gizakiak bi milioi urte inguru behar izan ditu primateena baino hiru aldiz handiagoa den garuna garatzeko. Tentagarria da pentsatzea tamaina desberdintasun horretan datzala gure eta beste primateen arteko aldea. Baina garunaren prozesatze-gaitasuna ez da tamainaren araberakoa, baizik eta neurona kopuruaren eta horiek elkarren artean konektatzeko duten ahalmenaren araberakoa.

Gu gainontzeko primateengandik bereizten gaituena zer den aurkitzeko asmoz, ikertzaile batzuek aztertu berri dute nola erregulatzen diren garuneko geneak gizakitan, txinpantzetan eta Rhesus makakotan. Aztertutako 3.356 geneetatik soilik %12aren aktibitatea da ezberdina primateen eta gure artean. Ezberdintasun nabarmenena tirosina hidroxilasa kodetzen duen genean aurkitu dute, gizakiongan askoz aktiboagoa dena. Tirosina hidroxilasak dopamina neurotransmisorearen sintesi prozesuan hartzen du parte. Dopamina oso molekula garrantzitsua da; izan ere, ikasketa prozesuan, memoriaren garapenean, arrazoiketa prozesuan, mugimenduen kontrolean eta, oro har, adimenean parte hartzen du. Molekula inportantea benetan. Dopamina urritasunaren ondorioz, depresioa, Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA edo ingelesez TDAH) edota Parkinson gisako gaitz larriak pairatzen ditugu.

Ildo beretik, beste ikerketa lan batek aztertu du zein neurotransmisore dauden primate ezberdinen garunetan. Zehazki, gizakien, kaputxinoen, makakoen, babuinoen, gorilen eta txinpantzeen garunetan ikertu dituzte. Lan horren emaitzek berretsi dute gizakiok beste primateek baino dopamina gehiago ekoizten dugula. Aitzitik, lehenbizikoz frogatu dute gizakiok azetilkolina gutxiago ekoizten dugula, hain justu izaera menderatzaile eta lurraldekoiarekin lotutako konposatua.

Ikertzaileen arabera, neurokimikan antzemandako desberdintasun horiei esker garatu dira eboluzioan gako izan diren beste jarrera batzuk; hala nola, monogamia eta hizkuntza. Azken aurkikuntzen harira sortutako Hominidoen jatorriaren hipotesi neurokimikoaren arabera, emeek irekiagoak eta hain erasokorrak ez ziren arrekin elkartzeko joera izango lukete, eta lankidetzan jarduten zuten arrak ehiztari arrakastatsuagoak lirateke. Gizakion aitzindariak kooperazio lanetan eraginkorragoak bilakatu ahala, lanabesak egiteko jakituria partekatuko lukete, eta, horrekin batera, hizkuntza garatuko litzateke.

Oraindik xehetasun guztiak ezagutzen ez ditugun arren, argi dago garuna dela gure espeziearen identitatearen organo nagusia. Hortaz, bertan aurkituko dugu aparteko egiten gaituen hori.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Galtzagorriak behar ditugu. Indar hori, euskaldunak, galtzagorriak gara»

Ainize Madariaga

Libe Goñi Garatek eta euskarak gorputz bakarra osatzen dute. Seaskako lehen andereñoa izan denak bizia eman du bere artatzen eta transmititzen. Olentzero, taloak, kantua eta dantzak ere zabaltzen aritu zen. Orain, reiki irakaslea da.
Bi pertsona, animaliei begira, Zumas behatokitik. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Hezeguneko sinergia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Landareek eta hegaztiek bat egiten dute Gasteizko Salburua parkean, eta bizia ematen diote hezeguneari. Ataria interpretazio zentroak natur ibilbideak eskaintzen ditu.
Ilaski Serranok eta Saioa Martijak Martxoaren 8ari buruzko <em>Ahoz aho</em> berezia prestatu dute bihar arratsalderako. ©ETB

Martxoaren 8ari lotutako makina bat saio izango da ikusgai egunotan

Urtzi Urkizu

ETB1en 'Ahoz aho' berezia egingo dute bihar. Hamaika telebistan emakume arrazializatuen inguruan arituko dira bihar, 22:00etan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.