Albistea entzun

Caitlin Rose 'Camizi'

Iluntasuneko argiz ahaldunduz

Diskoetxea: Missing Piece Records.

Ihintza Orbegozo -

2023ko otsailak 19

Isilik egon da Caitlin Rose azken urteotan. Lehen eta bigarren lanekin lorturiko arrakastatik aldendu eta bederatzi urte pasatu ditu itzalean. Eta, bere ildoan jarraitzen badu ere, ilun eta apalagoa den aparteko lan bat argitaratu du.

Dena den, badauka zerbait lan honek erakartzen duena. Melodietan alde batera eta bestera mugitzen den ahotsa ageri zaigu, inongo zailtasunik gabe tonu baxuenetatik altuenetaraino irristatzen dena. Itsaskorrak diren zatiak apenas daude disko osoan, baina, hala ere, nabari da guztia nahita sortua dela, helburu batekin egindakoa dela. Hala ere, ez da entzuteko zaila, inondik inora, engantxatzen duten hainbat abesti eta momentu baitaude disko osoan.

Hala ere, musikari dagokionez, lan honek asko dauka erakusteko, ez da harritzekoa, inguruan dituen musikari apartez lagunduta egonda. Rosek abesti ia guztiak idatzi eta Lehning-ekin batera ekoitzi du lirikoki nahiko iluna den diskoa. Lana irekitzen duen Carried Away-k gai nagusia azaltzen digu jada, maitaleari «mundu honetan guztia da fantasia, maitea» abesten dion honetan. Errealitatea zalantzan jartzen den ildo ugari daude Cazimi-n, eta narratzaileak maitasuna, gezurraren egia edota gogortasunaren samurtasuna existitzen diren ere ez dakiela dio, zalantza eta konfiantza falta handia duela adierazi. Nobody's Sweetheart-en galdetzen duen erara, «posible al da inoiz ezagutu ez den batekin maitemintzea, edo horrek norbera inozo bilakatzen du?». Maitasuna eta anbiguotasuna ardatz duten horrelako galderak egiten dituzte disko honetako abestiek.

Diskoaren izenburuak ez dauka abestien hitzekin zerikusirik. Planeta bat eguzkitik gertu dagoenean bere bihotzean dagoela esateko erabiltzen den hitza da Camizi, eta Rosek berak prentsan azaldu du disko zergatik izendatu duen horrela: «Pertsona bat bere argi propioarekin zapalduta baino gehiago, ahaldunduta egon daitekeen lekua da». Argiak eta beroak handitu egiten dute, suntsitu beharrean.

Power-popa eta country alternatiboa jorratzen duen musikaria da Rose, baina, hirugarren lan honetan, country gero eta ilunagoa landu du, poparen eragina ere jaso du, eta sintetizadoreekin ere ausartu da. Only Lies abestian, adibidez, pianoarekin eta sokekin batera osatutako amu entzuterrazak sortu ditu, eta Cat Power ere gogorarazten du momenturen batean.

Courtney Marie Andrews bidelagun izan du, koruak egiteaz gain, konposizioan ere batera aritu baitira abesti batean baino gehiagotan, eta lehen aipatu musikari apartekin eta Rose beraren talentuarekin, anabasa zakar bat sortu zezaketen erreminta guztiak aurkeztu dizkigute, baina elementu guztiak ongi ordenatuta, txukun-txukun, eta nahi dutena erakutsiz.

Country, americana, power-pop, eta antzeko doinuak atsegin dituztenentzako opari bat da disko hau, ilunetik asko badu ere, oso gustura entzuten den horietakoa baita.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritarren mezu guztiak binilo batean eta MP3 batean jaso dituzte, eta kapsulan sartu, postalekin eta bi sortzaileen <em>selfie</em> batekin. ©ANDRES ETA MANOLO

Geroari orainalditik hizketan

Ainhoa Sarasola

'Ostempo Nuna' proiektuan, Imanol Espinazok eta Ander Fernandezek denborazko soinu kapsula batean bildu dituzte jendearen mezuak. Bidasoko uretan sartuko dute, bihar
Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal bertsolariak, atzo, Iruñeko Laba aretoan. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Mozorroak gardenak zaizkie

Uxue Rey Gorraiz

Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal bertsoaren eta fikzioaren mugez solastatu dira Iruñeko Laba aretoan antolaturiko mahai inguruan, Kalakak literatur zikloaren parte. Besteak beste, bertsolariek sakon gogoetatu dute sinesgarritasunaz. Dudak azaldu dituzte «azal batzuetatik» kantatzeko zilegitasunari buruz.

 ©JON URBE / @FOKU

«Orkestrak etxean egin duen lanaren ondorio da nazioartean egindako bira»

Miren Mujika Telleria

Arrakastatsua izan da Euskadiko Orkestraren 2022-2023ko denboraldia, eta halakoa izan dadin prestatu dute datorrena ere, sona handiko zuzendari eta musikariak izango baitituzte lagun.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...