Albistea entzun

PENTSALDIAN

Osteko asteak

Itxaro Borda - Idazlea

2022ko maiatzak 18

Iondoni Joanek, Apokalipsian, molde beldurgarrian aipatzen zituen jendetzak, mehatxu eta mendeku artean. Bi urtez itxirik egonik, galdera bitxiek garunak zirrimarratzen dizkigute gizartera jauzi egin behar dugunean: maskara eraman behar dugu? non dugu osasun pasaportea? eta laugarren txertorik ez baldin badugu zer? zenbat izango gara? zer nolako distantzian, bata bestearengandik? egiazki libre gara esku eta mutur hutsik etxetik ateratzeko? Sentimendu bereziak gero, eman dezagun, Korrika 22aren karietara, izerditan saldoan laster egitean, edo beranduago, Herri Urratsen, Jondoni Joanek berak ikusi ez zituen masa trinkoetan bidea urratzeko orduan...

Bakarrik edo binaka ibiltzera ohitu gara. Metro eta erdiko espazioa zainduz. Ez da oso humanoa... metatuak, itsatsiak, elkarri josiak bizitzeko usantza daukagulako: multzotan ederki ausatzen ginen Isturitzeko harpe nagusian, oroitzen? Orain, aldiz, San Izpirituko posta bulegotik kanpo ere izaki-lerro argiak luzatzen dira, espaloian. Mesfidatzen gara, mukur gabiltza, mutu, etengabeko mudantzetan. Eguzkia jalgitzen denerako, gorputz hormatuak berotzera eramaten ditugu, gure hiriak zeharkatzen dituzten ibaien hegietara. Pertsona numerikoak eta immaterialak bilakatu gara. Sentsazio bitxia da, behialako mineralizazioaz haragoko zerbait dela iruditzen zaidalako. Dakigunaren arabera, Hego Afrikan omikron birusaren bi aldaera bereizi dituzte, eta Txinan agitzen den bezala, BA.3 eta BA.4, neguko sukar eta eztul uhin bila daitezke: tsunamia iragarriaren bezperan gaude, garraioetan musukorik gabe bidaiatzeko eskubidea dugun honetan.

Herri Urratsen Jondoni Joaneren plantan nengoen, Xiberroots taldeko musikariak entzuten eta pentokan behera bihikatzen ziren milaka bihotzak nondik eta nora zebiltzan asmatzen saiatzen. Euskararen apokalipsia iragartzen zen denetan, baina xanpaina txistuak behatz puntetan, arduradun politikoek hitz ematen zituzten milioien baltsaren hordimenaren muinetik: nioen nirekiko, apokalipsia nekusan osteko osteen kulunka hori baldin bada, izenpetzen dut berehala. Gure 666 tribuak ordezkatuak ziren, belar idor usainez eta beste erregai likidoz mozkor. Negar-anpoilak ahanzteak on egiten du batzuetan, egoera begi hotzez haztatzeak bezain. «Itzulera» pentsatu bezalakoa suertatu zen, gerotik gerorako perilik gabe.

Garai berri hauetako ederrenaz gozatu nuen AP8 autobidean Andoainerako irteera huts egin nuenean. Arralden atera nintzen eta hortik Oria ibai hegitik, Usurbilen barna, helmugara iritsi, denborak, lekuak eta emozioak ziztu bakarrean zeharkatu banitu bezala: marea apala zen, Mapil aldeko erreka ezpondetako lohi hilaren urrin astuna nahasten zihoan duela gutxi ebaki soro gaziarenarekin, iragan udako adiskidantza zoharren lekuko. Betazalak apaldu nituen, eta Txokoaldeko zubiaren parean, alatxo bat zehaztu nuen, uraren gainean, aiduru, eratorri anitzetarako prest, momentuaz profitatzen, Axularren errana ezeztatuz. Alabaina, galtzen dugun denbora, irabazten duguna da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ertzaintzak egindako ikerketaren zenbait pasarteren irudiak. ©BERRIA

Ertzaintzak lurralde antolaketaren aurkako delitua ikusi du Zaldibarren

Iñaki Petxarroman

Durangoko epaitegiari helarazitako ikerketa baten arabera, zegokion baino lur eremu zabalagoa erabili zuen Verter Recycling SM enpresak, Jaurlaritzaren eta Zaldibarko Udalaren baimenik gabe
Zaldibarko zabortegia amildu ostean bertan egin zituzten bilatze eta egonkortze lanen irudi bat. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Zabor azpiko 124 igerilekuak

Imanol Magro Eizmendi

Verter Recyclingek eskaturiko txosten baten arabera, amildu zenean 300.000 metro kubo ur zeuden zabortegiaren barruan. Egileen ustez, baina, ez zuen eraginik izan hondamendian.
 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Osatu dugu minbizia? Oraindik ez, baina asko laguntzen ari gara»

Irati Urdalleta Lete

Aparteko kezka sortzen duen gaitza da minbizia, eta hori ikertzen aritzen da Zubiaga. Gaixoen biziraupena hobetuko bada, hiru norabidetan lan egiteko beharra ikusten du: diagnostiko goiztiarra, terapia zuzenduak eta txertoak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.