Eskuin muturraren biktimentzako beste urrats bat irailean

2022ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irailean osatuko da eskuin muturreko taldeek egindako ekintzen biktimen Aitorpenerako eta Ordainketarako Batzordea Nafarroan. AnaOllo Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak hala jakinarazi zuen atzo.

Kide izanen dira Martin Zabalza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Josemi Gaston Memoriaren Nafarroako Institutuaren zuzendaria, bi peritu eta psikologo bat.Nafarroako Parlamentuakbertze hiru kide proposatu zituen. Marta Rodriguez NUPeko soziologia irakaslea, Mikel Berraondo Bakearen, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia eta Roldan Jimeno eta Soledad Barber NUPeko zuzenbide irakasleak.

Batzordea osatuta dagoenean, haren zeregina izanen da aztertzea motibazio politikoko biktimen baldintza eskaerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.