Egunean hiru eraso matxista salatu dituzte Nafarroan 2017an

2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2017. urtean, indarkeria matxistarekin lotutako 1.271 eraso salatu zituzten Nafarroako emakumeek: eguneko hiru salaketa, batez beste. Azken hamar urteetan, administrazioek ia 12.000 delituren berri jaso dute.

Salaketen erdia baino gehiagotan (%53), biktimek indarkeria fisikoa edo psikologikoa leporatu diete erasotzaileei. Kasuen %82an, gainera, biktimek zuzeneko harremana zuten erasotzaileekin; bikotekideak edota bikote izandakoak ziren.

Bi gizon atxilo

Bi gizon atxilotu zituzten atzo, emakumeen aurkako erasoak egotzita. Atxiloketetako bat Basaurin (Bizkaia) izan zen: adingabe bati abusuak egitea egotzi diote 60 urteko gizon bati. Basauriko Udalak erasoa gaitzetsi du; elkarretaratze bat egin zuten atzo.

Pasaian (Gipuzkoa), berriz, 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bikotekideari etxean eraso egitea egotzita. Andreak salatu du gizonak mehatxu egin ziola, labana eskuan zuela. Emakumeak etxetik ihes egitea lortu, eta gertatutakoa salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.