Albistea entzun

HIZPIDEAK

Futbola eta naziogintza

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2021eko apirilak 4 - @mmuxika

Espainiako selekzioak ez zuen Kosovokoaren kontra jokatu joan den astean, Kosovoko federazioaren kontra baizik, Madrilek ez du-eta estatutzat onartzen. Futbola politika da eta. Ekain Rojoren tesiarekin bat eginez, futbolaren arrakasta nazio nortasunak ordezkatzeko ahalmenean oinarritzen baita. Eta, jakina, estatua duten nazioak dira futbolaren errepresentazio ahalmen hori gehien baliatzen dutenak. Espainiak Kosovorekin nola, hala jokatzen du Euskal Herriarekin ere, ezberdintasun identitarioak ezerezten saiatuz. Eta, bidez batez, futbolaren eta nazio eraikuntzaren arteko lotura argia bada, agerikoa da gizonetan oinarritutako nazio proiektuen isla direla selekzioak, futbola oso maskulinoa baita oraindik ere.

Harrigarria gerta dakioke jende askori —edo zenbaiti bai behintzat— atzoko partidak sortutako euforia probintzianoa: euskal selekzio ez-ofizialean jokatzen duen makina bat futbolari Espainiako errege Felipe VI.aren koparen atzetik zebilen bitartean, nola ez zebiltzan bi taldeen jarraitzaile asko lehia sanoan.

Aberri Eguna batera ospatzeko deialdia egin dute gaurko, baina galdera da elkarrekin bat egingo duten atzoko galtzaileen eta irabazleen jarraitzaileek, zorioneko nahiz zoritxarrekoek, futbolean ez bezala naziogintzan. Atzokoak ez du asko laguntzen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...