inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Erabakitzeko eskubidea da elkargunea

2018ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatu du egunkari batek: «Independentista naiz, baina iritzi ezberdinak dauden komunitate batean bizi naiz». Zalantza sor lezake zer esan nahi duen horrekin, agerikoa baita Euskal Herrian badirela unionistak eta independentistak, euskal errepublikaren aldekoak eta Espainiako monarkiaren edo Frantziako errepublikaren aldekoak.

Naziotasun arazo bat dago zehazki, Katalunian bezala. Frantziako eta Espainiako nortasun nazionalak aitortuta, onartuta eta legeztatuta daude. Euskal naziotasuna, berriz, ez. Bitxia da, baina Goiaren esaldi horren testuinguruan uler liteke euskal estatuaren alde direnek amore eman behar dutela, unionistek —haren bazkide sozialistek, besteak beste— tentsiorik suma ez dezaten.

Baina historiak erakutsi du nazio ezberdinen arteko talkak dauden tokietan modu bakarra dagoela herritarren arteko bizikidetza bideratzeko: autodeterminazio eskubidea aitortu eta martxan jartzea. Hala egin beharko lukete testu juridikoek, baita gaur egun Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari direnek ere. Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak PSE-EE erakartzeko borondatea azaldu du hamaikagarrenez. Ezin hobea litzateke elkargunea erabakitzeko eskubidean dagoela ulertuko balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.