Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Heriotzaren politikak

2019ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Pertsona migranteen bizitza defendatzeagatik kriminalizazioa eta jazarpena darabiltzan mundua da hau. Migrazio prozesuak gizateriaren kontrako delituak egiteko erabiltzen dituen lurralde bilakatu da, muga militarizatuetatik igarotzen diren bide arriskutsuez zaildua, immigrazio legeek urperatuen hilerriez degradatua.

Izen-abizenak etxean utzita, sorlekuetatik atera orduko pertsonen trafikatzaileen esku geratzen diren bizitzek jota dago mundua, haien tragediei esker aberasten ari diren mafiek kontrolatua:antolatzeko eta lan egiteko behar duten inpunitate osoaren jabeak nahitaezkoak dira mugetako enpresetako negozio kriminaletarako eta gerretarako; ezinbestekoak, nekropolitikaren iraupenerako, sistemarentzat baliorik ez duten bizitzak deuseztatzeko.

Enpresok Europako estatuek babestendituzte, gehienak Europako enpresak direlako, Europako estatuetan interes handidunak, eta heriotzaren politikek diru asko ematen dute, nork hil behar duen, noiz eta nola erabakitzeraino. Bizirik jarraitu behar dutenak ere hautatuko dituzte, esklabo izateko, Libian nahiz Europan. Eta bizirik utziko dituzten horiek osatuko dituzte ilarak Lampedusako edota Europako beste sarrera guneetako kontzentrazio esparruetan. Europak bereari eusten dion bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.