Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Aldatzen jarraitzeko

2019ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Berehala ahaztu nahi izaten dira garai ilunak, bere-berehala ahaztu nahi genuke zer zen Yolanda Barcina, Roberto Jimenez eta konpainiak gutxi batzuen esku jarria zuten Nafarroa. Ia dena irabazteko duenaren ilusioz egin da aurrera lau urteotan, erregimenak oztopo asko jarrita ere, pixkanaka, etenik gabe, UPNk eta PSNk ezarritako norabidea aldatuz.

Aldaketa egunerokoan islatzen hasia da, baina denbora gehiago behar da hasitako bidea gizartearen oinarrian sustraitzeko. Azken finean, benetako aldaketarako lehen urrats erabakigarria baizik ez baita gobernu aldaketa, eta, Nafarroan politika eta moduak aldatzeko, epe luzeko proiektu iraunkorra antolatu behar da.

Eta ondotxo dakite hori duela lau urtera arte boterean gotortuta izan direnek; jakin badakite aldaketak gobernuan jarraituz gero euren Nafarroaren eredua atzera jartzea gero eta zailagoa izango dutela. Barcinaren eta Jimenezen sokari gogor helduta, hortzak estutuak dituzte oinordekoek. Ekiteko irrikaz dago Navarra Suma, urduri, agian ez baitute nahikoa indarrik lortuko, baina, gobernatzeko nahikoa ez balira, txibitetarren karta joka dezakete, aldaketa aldatzeko beharko balitz, ezer alda ez dadin. Ez dadila inor gera etxean, ez dadin ahanzturan gera zein garrantzitsua den aldatzen jarraitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.