Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Atera mantak

2021eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Argindarraren prezioa topea topatu ezinda dabil. Eta, okerrena ez da hori: argindarraren prezioan eragin zuzena duen gasa ere garestitu egingo da. Gainera, iragarpenen arabera, majo kostako zaie prezio horiei topea jotzea. Udaberria joko omen du garestitze etengabea geratzerako. Eta hura iristeko negua pasatu behar da, eta hotza. Leihoak irekita egongo dira eskola eta lantegi gehienak, arindu den arren pandemiak ere ez baitu amaitzeko asmorik. Txamarrak jantzita egongo dira barruan asko, eta txamarrari berokia gaineratuta aterako dira kalera. Handik etxeratutakoan, gero eta garestiago egongo da berogailuaren epela sentitzea.

Argi dago energia kontsumo hau ez dela jasangarria. Argi zegoen. Eta poltsikoraino iritsi da abisua. Kapitalaren arauek txikienari egiten baitiete kalte beti. Eta zer egin dezake txikienak? Eutsi. Ahalik eta duinen eutsi. Eta alternatibak topatu. Edo saiatu behintzat. Han eta hemen, badira martxan energia berriztagarriak sortu eta autokontsumora bideratzeko proiektuak. Kooperatibak sortzen ari dira, esate baterako. Ez da izango dagoen aukerarik onena agian, eta ezta bakarra ere. Gainera, ez du konponbide globala ekarriko, baina gutxienez, bada bide bat.

Mantak ateratzeko urtea izango da, inondik ere. Eta mantapean barruak zerekin berotu ere bi aldiz pentsatzea komeni, kafea ere ez baitabil brometan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.