Albistea entzun

HIZPIDEAK

Israelen plana

Mikel Rodriguez -

2023ko urtarrilak 29 - @MikelR28

Azken urteotan nazioarteak kolpeka eman dio arreta Israelen eta palestinarren arteko gatazkari; zehazki, indarkeria kolpeak gertatu ahala. Azken lau egunotan gutxienez hemezortzi lagun hil dituzte erasoetan: 11 palestinar eta zazpi israeldar. Urtea hasi denetik Israelgo indarrek 32 palestinar hil dituzte Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean. Iazkoa azken aldiko urterik odoltsuenetakoa izan zen lurralde okupatuetan, Israelek gutxienez 150 palestinar hil baitzituen; eta palestinarrek, berriz, 30 israeldar hil zituzten atentatuetan. Batzuek estatu baten indar eta baliabide osoekin; eta bertzeek, berriz, gehienbat norbanakoek egindako atentatu ez hagitz sofistikatuekin.

Izan ere, denbora bada indarraren alde horren ondorioz Israel dela gatazkaren norabidea markatzen duena. Norabide hori indarkerian sakontzea izaten ari da etengabe, baina zein helburu zehatz duen ez dago argi. Gobernura gero eta ordezkari ultragoak ailegatu, gero eta gehiago eta argiago mintzo dira nazioarteak palestinarren burujabetzakotzat dauzkan lurrak anexionatzeaz.

Baina ez dutena hain garbi adierazten da zein den etorkizuna. Zisjordania eta Jerusalem ekialdea Tel Aviv bezain israeldar bihurtzen badituzte, zer eginen dute lurralde horietan bizi diren lau milioi palestinar ingururekin? Edo helburua da, bertzerik gabe, oraingo egoerari eustea, palestinarren bizimodua degradatuz, helmugari erreparatu gabe?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.