Albistea entzun

HIZPIDEAK

Pribatizazio isila

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2023ko otsailak 5 - @mmuxika

Zenbat enpresa pribatuk eskaintzen diote zerbitzua osasun publikoari? Zenbat irabazten dute salerosketa horri esker? Sistema publiko-pribatuaren bidez, diru publikoa pribatura desbideratzen dute, eta urteetan handituz doan mekanismo isil horrek epe laburreko irabaziei erantzuten die askotan, herritarren epe ertain edo luzerako osasunari begiratu beharrean. Eskaintza integrala zatikatzeak osasun sistema publikoa ahultzen du, pribatua indartzen duen neurri berean. Pandemiak aspaldian zetorren gainbehera ageriago utzi du, eta, gainera, aseguru pribatuen gorakada eragin du nabarmen, osasun unibertsalaren kaltean.

Pribatizazioaren gurpilean lehen arreta da kaltetuena, eta osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa eduki nahi bada, erdigunean jarri behar da, sistemaren oinarria baita. Behar bezala artatzeko baliabideak behar dira, medikuarekin harremana eta antolaketa egokia, osasun komunitario bat. Prebentzioak ere izan behar du ardatzetako bat, industria farmazeutikoa aberasteko supermerkatua izan beharrean.

Nekez lortuko da osasun sistema publiko osasuntsu bat gizartearen norabide merkantilista eta indibidualista ez bada aldatzen eta ekimen neoliberalak geldiarazten. Babes soziala behar du osasun sistemak, eta publikoaren alde egingo duten gobernu aurrerakoiak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.