jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Gernika

2018ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Argazkiak, atentzioa baino gehiago, min ematen du. Felipe VI.a Espainiako erregea eta Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohia, Madrilgo Reina Sofia museoan koadro erraldoi baten aurrean. Eta ez da edozein koadro: Pablo Picassoren Gernika da. Gainera, argazkian ikus daiteke ez daudela ez geldirik, ez isilik. Izan ere, Espainiako erregea koadroari buruzko azalpenak ematen ari zaio Obamari. Azalpenak, argibideak... koadroaren interpretazio bat, ikuspegi bat. Koadroaren aukeraketa ez da kasualitatea, eta argazkiaren zabalkundea ere ez. Espainiako errege etxeak atera eta hedatu du.

Alde batetik, Picassoren koadroak salatzen dituen gehiegikerien egileen eta bultzatzaileen oinordekoa, erregimenaren segida demokrata bernizarekin ezkutatu nahian aritzen dena; bestetik, bonbardaketak eta zibilen heriotzak bultzatu dituen agintari bat, Bakearen Nobel sariarekin lotsak eta gehiegikeriak ezkutatu ezinik.

Bi agintariak denborak, oihartzunak eta iragana zuritzeko interesek otzandutako artelanaren aurrean. Koadroari begira ari dira, baina ez dituzte beren Gernikak ikusten. Koadroa ispilu da haientzat, baina ez dute irudi izugarririk ikusten. Auskalo zer ikusten duten, zer ikusi nahi duten.

Argazkian ikusten dena, berez, instalazio bat izan zitekeen, performance bat, artelan bat. Bonbardaketak hor jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.