Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Amesgaizto amerikarra

2022ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Amets amerikarra sinetsita, munduko herrialderik boteretsuena eta onena delako ustea zabaldua dago AEBetan: edonor izan daiteke zernahi, enpeinua badu, baina ausardiak ematen duen baikortasuna aldatzen ari da. AEBak munduan onenak diren galdetu zuten inkesta batean duela zortzi urte, eta baietz erantzun zuten %70ek. Duela gutxi egindako beste inkesta batean, berriz, %54k, eta gazteak dira ezkorrenak.

Joe Biden ziur zegoen aldarte baikorra berreskuratuko zuela, duela urtebete boterera iritsi zenean: agindu zuen pandemiari aurre eginda «normaltasunera» iritsiko zirela, eta politikan daukan40 urteko esperientzia erabiliko zuela polarizazioa amaitzeko eta nazio handiaren batasuna indartzeko.

Urtebete egiterako, ordea, pandemiaren aldaerak bata bestearen atzetik etorri dira; ezinegon handia sortu dute inflazioak eta horniduraren krisiak; eskuak lotuta dauzka polarizazioaren ondorioz, eta demokraten arteko desadostasunak gainditu ezinda dabil pobreziari aurre egiteko plana eta beste hainbat proposamen aurrera ateratzeko. Langabezia gutxitzea lortu du, eta beste meritu batzuk ere baditu, baina ametsak amesgaizto bilakatzeko joera hartua du, Bidenen eta demokraten hutsak haizatzen dituzten trumpzale biziberrituen zalapartaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.