mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Zenbat irauten dute gerrek?

2022ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Ukrainako gerra hasi eta egun batzuetara, Trevor Noah umorista hegoafrikarrak kazetari eta aditu batzuek egindako adierazpen zerrenda bat erakutsi zuen. Funtsean, erraten zuten halako gerra bat gertatzea ez zegokiola Europari, Ekialde Hurbileko edo Afrikako gauza bat zela. Noahk, «arrazakeria aparte utzita», bertze ohar bat egin zien: «Konturatzen zarete duela gutxira arte gerra izugarriak egitea Europaren kontua izan dela? [...] Ehun Urteko Gerra izena duen gauza bat eta guzti izan dute!».

Gerrek bukatu eta urteak pasatzean perspektiba historikoa hartzen dute, eta iraupena neurgailu bat izaten da. Gerrek mundu bat suntsitu eta bertze bat sortu ohi dute. Mundu osoa aldatu zuten bi handienek, Gerra Handiak eta II. Mundu Gerrak, bortz urte inguru iraun zuten bakoitzak, baina batailetan ziren soldaduentzat, bonbapean ziren zibilentzat edo kontzentrazio esparruetan sartu zituztenentzat bukaerarik ez zuen karrika itsu bat izan ziren. Israelek eta inguruko herrialde arabiarrek 1967an izan zutenak sei egun eskas iraun zuen, baina ordutik igaro diren zazpi hamarkadak baldintzatu ditu. Errusiaren inbasioak bi hilabete beteko ditu gaur Ukrainan. Egun bakoitza igaro ahala, sufrimendua handitzen ari da, eta, horrekin batera, mundu bat suntsitzen ari da, eta bertze bat sortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.