inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Petrolio enpresen amets betea

2022ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Estatu Batuetako Exxon Mobil eta Chevron petrolio enpresa erraldoiek eman dute aurtengo mozkin oparoen berri. Exxon Mobilek laukoiztu egin ditu mozkinak aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko epe berekoen aldean. Chevronek, berriz, hirukoiztu egin ditu etekinak.

Krisi energetikoa ez doakie gaizki, eta diru iturri ikaragarria berehala itxiko den itxurarik ez du. Gobernuak, hedabideak eta iritzi taldeak erosteko ahalmena dute petrolio konpainiek, eta mundua gogor astintzen ari den klima krisiaren ondorio bakar bat ere ez dute ordaindu, nahizeta haiek izan atmosfera berotzen ari den berotegi gasen isurketen erantzulerik handienetakoak. Esaterako, Exxon karbono dioxido gehien isurtzen duen enpresetan laugarrena da munduan. Enpresa horrek milioika dolar bideratu ditu klima aldaketaren froga zientifikoak zalantzan jartzera, Chris Mooney kazetariak frogatu zuenez.

Aurtengo udan gogor erasaten ari zaio klima aldaketa Euskal Herriari ere. Bi bero bolada gogor izan dira, eta milaka baso hektarea erre. Jendea hil da bero kolpeengatik, eta ospitaleratu egin behar izan dituzte. Lehortea ere kalte latzak eragiten ari da. Baina inor ez da aipatzen ari Exxon, Chevron, Repsol eta beste askok zuzeneko ardura dutela horretan. Euren diru sarrera itzelak dira hizketagai bakarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.