mikel p ansa
HIZPIDEAK

Xede sendo bat

2020ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Aberri Egunek zentzua mudatu dute garaien arabera, eta funtzio diferenteak izan dituzte garai bakoitzean. Mende hasierako lehendabiziko topaketa haiek aldarri bat ziren, euskal herritarrak bazirela erakusteko, ideologia bat zabaltzeko tresna bat. Gero, 36ko gerrak Hegoaldea inarrosi ostean, familia giroko ospakizun klandestino bilakatu ziren. Galtzaileen ospakizun ziren, noizbait garaile izateko itxaropena itzaltzen ez uzteko su txiki bat. Geroago oraindik, 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, autoafirmazio ariketa bat bihurtu ziren Aberri Egunak: belaunaldi bat kalera atera zen, Euskal Herria bazela eta herri gisa eskubideak zituela gogorarazteko. Eta eskubide horiek ukatzen zituzten estatuen kontrako gatazka tresna bat bilakatu ziren. 1980ko hamarkadan aurrera, berriro mudatuz joan ziren Aberri Egunak. Abertzaletasunaren bi familia politiko nagusien arteko liskarraren ispilu izan ziren maiz. Handik aurrera, Aberri Egunek funtzio sozial argirik gabe jarraitu dute, 2000ko hamarkadatik aurrera pixkanaka itzaliz. Historiaren bilakaerak adierazten du, nolabait ere, funtzio sozial zehatzen bat berreskuratzen ez duten bitartean lausotuz joango direla Aberri Egunak. Termometro bat dira, bestalde, euskal nazioaren proiektuan sinisten dutenen indarra neurtzeko. Eta termometroa epel ibili da azken urteetan. Herritar talde batek gaurko egin duen deialdiak termometro hori berotzea bilatzen du, baina hori bezain garrantzitsua izango da Aberri Eguna ospatzearen xedea berreraikitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.