Albistea entzun

HIZPIDEAK

Nazio baten adierazlea

Mikel Rodriguez -

2020ko maiatzak 31 - mrodriguez@berria.eus

COVID-19 gaitzaren krisiaren ondoriozko itxialdia eta debekuak hasi ziren unean bertan sortu zen kezka handia horrek sektore anitzetan utziko zituen ondorioei buruz. Kultura izan zen arlo horietako bat. Instituzioek zenbait diru laguntza emanen dituztela jakinarazi dute, baina etorkizunean zailtasun eta erronka handiak ageri dira, lehendik ere antzeko kolpeak jasan dituen arlo batean.

Herriak herri eta nazioak nazio egiten dituen ezaugarri ezinbertzekoa da kultura. Hain zuzen, estatu propioa duten nazioek horregatik inbertitzen dute beren kulturaren sustapenean, badakitelako funtsezko inportantzia duela beren izatean. Hamaika eztabaida egin daitezke bakoitzaren ereduez, helburuez, bertuteez eta akatsez, baina guztien kezka bat da. Euskal Herriak ez du berezko estaturik, baina baditu erakunde publikoak mugaren bi aldeetan, irizpideak eta estrategiak bateratu ditzaketenak politika propio bat sustatzeko ahaleginean, mugen alde guztietako eragileak bilduta, euskal sortzaileak kultura minorizatu baten adierazletzat baino gehiago herri baten espresioen adierazletzat hartuko dituena.

Egungo panorama politikoa ikusita, ia utopiatzat edo inozokeriatzat har litekeen nahia. Baina Garbiñe Ubeda Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak BERRIAri erran bezala, «euskararena ez bada, ez dakit zein den gure muina».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...