inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Gerraren erantzukizuna

2022ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Afganistan, Irak eta Siriako gatazketatik Europara sartzen saiatu diren errefuxiatuak ez bezala, beso zabalik hartu dituzte ukrainar iheslariak Europa ekialdeko herrialdeetan: Polonian, Txekian, Hungarian... Europak, oro har, azkar samar erantzun dio hasi baino egin ez den krisi humanitarioari. Iheslariekiko erantzun bikoitz horren azpian, jakina, arrazakeria ere badago, baina horrek ez du amiñi bat ere gutxitzen ukrainar herria pairatzen ari den bidegabekeria eta sufrimenduaren maila. Egun batetik bestera, gerratik ihesi, etxea, senideak eta lana uztera behartuta dagoen edozeinek merezi duen errespetua eta enpatia ageriago uzten du, izatekotan ere.

Nahi baino gatazka gehiago daude munduan. Yemenek urteak daramatza Saudi Arabiaren bonben txikizioa jasaten. Siria, Afganistan, Etiopia, Kurdistan, Palestina, Donbass... NATOk eta AEBek bidegabeki hasi dituzten gatazken zerrendaluzeegia litzateke lerro hauen tamaina mugatuarentzat. Gobernu demokratikoak kendu eta diktadurak jartzen ohitu dute munduaAEBek, beren interes ekonomiko eta geoestrategikoen izenean. Haren itzala dago kapitalismoak desorekaz eta injustiziaz josi duen mundu honen ertzetan. Baina horrek ez dio erantzukizunik kentzen Ukrainari eraso egin eta hango herritarren bizitza bonben eta tanken azpian lehertu duen gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.