Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Justiziaren estrategia

2023ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Munduko hizkuntzarik zailenetan bosgarrena da euskara, epaile batek ezein funtsik gabe erabakitakoaren arabera, eta hain deritzo zail euskarari, diskriminatzailea ere bai baita, eta inposatzailea. Diskriminatzailea da udaltzainek euskaraz jakiteko eskatzea; diskriminatzailea funtzionarioei eskatzea, eta azpikontratatutako langileei ere ezin zaizkie «inposatu» publikokoen hizkuntz eskakizun berak, nahiz eta horiek zeregin publikoetan ariko diren. Adimen urritasuna dutenak artatzeko zaintzaileak kontratatzerakoan ere, langile horien «oinarrizko eskubideak» urratzen dira euskara eskatuz gero. Eta urrutirago joanez, bide arriskutsu bat hasi berri du EAEko Auzitegi Nagusiak hizkuntza klausulen inguruan eman duen azken sententziaren bidez, zeinak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lehiaketa publiko baterako ezarritako hizkuntza irizpideen kontra egin duen.

Azkenaldian, ideologia monolinguistari erantzuten dioten epaileak herritarron eskubideak are gehiago murrizten ari dira. Erabiltzen dituzten gezurrak eta usteak pixkanaka zabaltzen ari dira egiazkoak balira bezala, horri aurre egiteko komunitate sendo baten borrokaren faltan. Estrategia bat dago euskararen biziberritzea oztopatzeko, eta zaila izango da korronteari atea ixtea, herritarrak aktibatzen ez badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.