Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Beldurra ere kendu diete

2019ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
«Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoa asmakeria bat da». «Kontua ez da emakumeen kuotak jartzea. Emakumeak jartzeagatik jartzen baditugu, beltzak ere kontratatu beharko ditugu». «Herri batekin amesten dut non ez den egongo erritu sataniko indigenarik». «Lehen, muinoetan bizi ziren; orain, gure artean. Bada garaia beren lekura itzul daitezen».

Harribitxiok Txileko, Brasilgo, Boliviako eta Venezuelako agintari eskuindarrek esanak dira. Zerrenda luzea dute indigena, emakume, beltz eta pobreei buruzko mespretxuzko esamoldeekin. XXI. mende hasieran Latinoamerikako hainbat herrialdek ezkerreranzko bideari ekin ziotenean, milaka herritarrek duin bizitzen hasteko aukera ikusi zuten, baina atzera indartsu itzuli da klasista boteretsuen aroa, AEBen batutapean, elizen bedeinkapenarekin, komunikabideen babesarekin eta enpresarien ustiaketa aseezin baten ondorioz. Desberdinkeria eta mespretxua demokraziaz mozorrotu dituzte, justizia baliatzen dute gerra arma gisa, aurkari politikoaren kontrako kolpeak leuntzeko. Bide ilun batean sartua da Latinoamerika, baina ezer gutxi galtzekorik duenaren erresistentzia erakusten ari dira herrialde askotan. Esaldi hau nonahi entzuten da egunotan: «Hainbeste kendu digute, beldurra ere kendu baitigute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.