Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Orain presoak

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Hasiera besterik ez dela, eta harresia eraitsi arte arriskuak hartzeko prest diren herritarrek lanean jarraituko dutela erakutsi zuten atzo Baionan, desobedientzia ekintzen bidez: adreiluak jarri zituzten bata bestearen gainean, Baionako suprefeturaren aurrean, murru bat egin arte, Euskal Herriko gatazka politikoari Frantziak ezarri dion «blokeoa» salatzeko. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapezak ere bere adreilua ezarri zion desobedientziari, haren ustez modu bakarra delako Emmanuel Macron Frantziako presidenteak entzun ditzan.

Udazkenak emango al du fruiturik. Atzorako ez ezik, urriaren 3rako eta 24rako ere mobilizazioetara deitu dute; EH Bilduk presoak mahai gainean jarri ditu Espainiako aurrekontuak negoziatzean; Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak urte politikoaren erronken artean nabarmendu du; herenegun bost preso gerturatzea erabaki zuten...

Baina ez dira nahi besteko mugimenduak, oraingoz ez. Urruntzeak eta bizi osorako zigorrak beren gordinean diraute. Horregatik da garrantzitsua inor mugi dadin hura mugiaraztea. Horregatik dira ezinbestekoak atzokoa bezalako ekintzak. Ipar Euskal Herriko mugimenduak erakusten du zein garrantzia duen diplomaziak eta presioak, lankidetzak, eta mintzakideak estutzeko prestasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.