HIZPIDEAK
Aldaketa sakonaren atarikoan
Neoliberalismoaren errezetek dagoeneko ez dutela balio ohartuak dira gobernuak. Pandemiaren aurretik ere, hainbat adituk ohartarazia zuten paradigma aldaketa bat ezinbestekoa dela, etorkizun hurbileko mundua jasangarria izango bada. Koronabirusak erakutsi du nola suntsi daitezkeen merkatuak egun batetik bestera, nola ezin diren herriak aurrera atera merkatu askeez, gobernuak eta sistema publikoak ahulduak daudenean. Pandemiak ez ezik, Txinaren nagusitasunak ere izan du zeresana Mendebaldeko potentzien mentalitate aldaketan.
Mundua aldaketa sakon baten atarian dago, industria politika ausartari bidea egin nahian, baina eredu berri baterako transformazioak berekin ekarri behar ditu ingurumen balioak eta balio sozialak. Dena den, klima aldaketarentzat behar diren neurriekin gertatzen den bezala, proposamen asko paperean geratzeko arriskua handia da, politikariek ausardiaz jokatzen ez badute eta euren interesak baztertzen ez badituzte; elkarlan publiko-pribatua pribatuaren onurarako egiten jarraitzen badute. Eta aldaketa sakon batean, gobernuak ez ezik, oposizioa, unibertsitateak eta enpresak inplikatu behar dira, eta batez ere herritarrak, merkatuez harago.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.